Iñaki Bilbao preso politikoa erietxera eraman dute arnasteko arazoengatik

  • Azaroaren 9an erietxera eraman dute Iñaki Bilbao preso politikoa, arnasteko zailtasun handiak zituelako.


2020ko azaroaren 10an - 07:53

Amnistia Ta Askatasunak jakitera eman duenez, Iñaki Bilbao "Txikito" erietxean da azaroaren 9az geroztik. Egun horretan aste bat bete du gose eta egarri greban, eta aurretik beste 50 egun eginak ditu gose greban.

Arnasteko zailtasunengatik eraman dute erietxera.

Puerto de Santa Maríako (Cádiz, Espainiako Estatua) Puerto III espetxean dago preso Bilbao.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude