ARGIA.eus

2020ko ekainaren 06a

Iker Egiraun bilbotarra epaituko dute Troikaren bisitako istiluen harira

  • Iker Egiraun bilbotarra epaitua izango da martxoaren 31n, 2014ko martxoaren 3an Bilbon egin zen Global Forum Spain bilkuraren kontrako istiluengatik. Egi Libre plataformak elkarretaratzea deitu du 10:30ean Buenos Aires kaleko epaitegiaren aurrean.

Uriola.eus @uriolaeus
2016ko martxoaren 30a

2014ko martxoaren 3an, Troika osatzen duten erakundeetako ordezkariek Goi Bilera egin zuten Guggenheim museoan. Bilkura hasi aurretik, bitartean eta ondoren, hainbat protesta egon ziren Bilbon "egoera ekonomikoa salatu eta Troikari ez zela ongi etorria gogorarazteko".

Kale Nagusian izan ziren istilu gogorrenak eta banketxe zein multinazionalen kontra egin zuten manifestariek, "sistema kapitalista-heteropatriarkalaren eskaparateen aurka". Hainbat izan ziren atxilotuak, 13 guztira, tartean Egi. Bihar epaituko dute Bilboko epaitegian, bi urte geroago, eta fiskalak bi urte eta erdiko espetxe zigorra zein 120.000€-ko isuna eskatzen du beretzat.

Egi Libretik argi dute epaiketa hau, zein beste 12ena, "fartsa hutsa dela eta borroka soziala desaktibatzea duela helburu". Beraz, elkarretaratzea deitu dute bihar, 10:30ean, Buenos Aires kaleko epaitegiaren aurrean "Guztiok egon ginelako Egi libre!" lelopean. 

[2014/03/03] Troikaren Goi Bilera salatzeko manifestazioko argazkiak

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Antikapitalismoa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude