Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Ekainaren 11n, BBK Livek bere line-uparen azken orduko sarrera iragarri zuen sareetan: Kneecap talde irlandarra. Ez da edozein fitxaketa. Hip-hop hirukoteak urte batzuk daramatza jende askoren ahotan gaelikoz abesteko hartutako erabakiagatik, Palestinaren askapenarekiko konpromisoagatik, duela gutxi estreinatutako biopic film arrakastatsuagatik (Rich Peppiatt, 2024) eta kide batek, 2024ko azaroan Londresen egindako kontzertu batean, Hezbollah-ren bandera ateratzeagatik izan duen salaketagatik. Salaketa horrek eragin du adierazpen askatasunaren aurkako eraso honen gaitzetsi eta elkartasun olde handia.
Kapitalismoak zarata bere onurarako erabiltzen du, sistemak ere fagozitatu egin baitu antikapitalismoa.
Testuinguru honetan, Bilbon egingo den makrofestibaleko sare sozialek Belfasteko hirukotearen etorrera iragarri zuten honako testuarekin: "Bilbao BBK Liven beti egongo da lekua isiltzeari uko egiten dioten ahots deserosoentzat". Horrela, taldearen kontzertua "erresistentzia kulturaleko ekintza" gisa aurkeztu zuten, "adierazpen askatasunaren ospakizuna, eta, haiek bezala, injustiziaren aurrean ahotsa altxatzeko beldurrik ez dutenena".
Erreakzio kritikoek ez dute etenik izan, eta jaialdiaren profil publikoetan kritikaz josi zituzten, tartean ondokoak gogorarazi zaizkie: langileen lan-esplotazio sistematikoa, euskaldunen hizkuntza-eskubideekiko begirune eskasa, hiriko bizitza kulturalean jaialdiaren presentzia hegemonikoa eta poltsikoratutako dirutza publikoa. Kritikekin batera zentsura agertu zen, eta makrofestibalak iruzkin kritikoak ezabatu zituen, suposatzen dugunez, "erresistentzia kulturala" eta "adierazpen askatasuna ospatzeko".
Itxuraz kontraesanak izan arren, Kneecap-en emanaldia Last Tour jaialdiaren enpresa sustatzailearen logika eta praktiken barruan kokatzen da. Kapitalismoak zarata bere onurarako erabiltzen du, sistemak ere fagozitatu egin baitu antikapitalismoa. Beste merkatu-hobi bat da, bezero potentzialen beste target bat. Arrazoi horrexegatik kontratatu du BBK Livek Kneecap, eta ez Palestinako herriaren askatasunen aldeko borrokagatik edo irlanderaren biziraupenagatik, nahiz eta erabaki politiko gisa aurkezten saiatu. Last Tourren erauzketa-logikaren barruan egindako beste ekintza bat da, zeinak ahalik eta kultura-adierazpen gehien bereganatzea bilatzen duen, etekin ekonomikoa lortu eta publiko gehiagorengana iristeko. Kontsumitzaileen profila dibertsifikatzeko, alegia. Chill Mafiaren kasuan ikusi dugu hori, produktua ase arte zukutu zutenean, gehiago eman ez zuen arte. Last Tour izan zen fenomeno horren onuradun nagusia, Nafarroako taldeko kideen oso gainetik.
Eskaera politikoa edukiz hustuta eta instrumentalizatuta geratzen da
Baina Kneecap-en kontratazioa ezin da soilik diruaren parametroetatik ulertu; makrofestibala bera legitimatzea ere badakar. Apustu horrekin, BBK Livek beste jaialdi batzuetatik bereizi nahi du, batez ere azken hilabeteetan Israelen aldeko KKR inbertsio-funtseko kide izateagatik nabarmendu direnen aldean. Horrela, beste makrofestibalei egindako kritiken arrastotik aldendu nahi du Last Tourrek, eta Gazan gertatzen ari den genozidioarekiko elkartasun irudia eman. Eskaera politikoa –genozidioaren amaiera– edukiz hustu eta jaialdiak instrumentalizatuta geratu da, bere bereizketa-estrategiaren zati gisa.
Apustu horrekin, BBK Livek beste jaialdi batzuetatik bereizi nahi du, batez ere azken hilabeteetan Israelen aldeko KKR inbertsio-funtseko kide izateagatik nabarmendu direnen aldean.
Horrek beste kontu batera garamatza. Musika festibal ugarik inbertsio-funts sionista horrekin dituzten loturak agerian utzi zuen El Salto-n argitaratutako albisteak eta zalaparta piztu zenean, artista asko aurka agertu ziren, eta kokatu ziren une hartan exijitzen zen alde egokian. Askok uko egin zioten jaialdi horietara joateari edo berriro jotzeari, eta batzuek bertan behera utzi zituzten jada programatuta zituzten emanaldiak. Baina zergatik ez zuten lehenago ezetz esan? Urte batzuk daramatzagu aisialdiko ekitaldi horiek –ez nahitaez kulturalak– seinalatzen eta horrek kultur ekosistemarentzat kaltegarriak diren lotsak, jarrera txarrak eta ondorioak agerian geratu dira. Ez al zegoen arrazoi nahikorik makrofestibalei ezetz esateko?
Ildo horretan, kritika batzuek ez dute zalantzarik izan Kneecap hirukotea zuzenean aipatzeko, "protesta ikuskizun gisa" erabiltzea edo jaialdian parte hartzean ustezko posizio kontrakulturala traizionatzea leporatuta. Baina hau Kneecap edo artista jakin batzuengandik harago doa. Ukaezina da artista handiek jarrera politikorik hartzeko joera ez duten garai honetan, haientzat eta haien ondorengoentzat garrantzitsuak diren gaiak alde batera utzita, positiboa dela KKRren aurkako gaitzespen-uholdea. Arazoa da kritika horretan bakarrik geratzen denean: gure irizpide moralak betetzen ez dituzten artistak seinalatzea eta zerbait egitea erabakitzen duten artista gutxi horiek txalo egitea, nahiz eta jarrera aldaketa hori presio mediatikoari konpromiso iraunkorrari baino gehiago lotutako keinu puntuala baino ez izan.
Sareetako aktibismora ohituta, salaketa eta itxurazko boikot une puntual horiek benetako inpaktua sortzen ari den sentsazio faltsua ematen digute. Hala ere, inperatibo algoritmikoak ezarritako erritmoek ez gaituzte iraultzara eramango: biralizazioaren logikek kritikatua izan denaren alde jokatzen dute azkenean. Berdin dio kritika positiboa edo negatiboa den, birala izatea da kontua, kapitalismoa kontrako zarataz elikatzen baita. Eta Bartzelonako Sonar jaialdia, zalantzarik gabe, onik atera da tragoxka txar horretatik. Zentzu horretan, datuek beren kabuz hitz egiten dute: jaialdiaren edizio berrian, Israelgo funtsaren parte-hartzearekin eta kritika eta ezeztapen gehien jaso dituelarik, 161.000 pertsona bertaratu dira, aurreko edizioan baino 7.000 gehiago. Era berean, Sonarren edizio honetako erabiltzaile batzuen esaldiak meme dibertigarri bihurtu dira, eta, jaialdia higatu beharrean, promozio-makineria elikatzen jarraitzen dute.
Biralizazioaren logikek kritikatua izan denaren alde jokatzen dute azkenean
Premiazkoa da makrofestibalen ereduari kritika sakonagoa egitea, kontzientzia politikoz mozorrotutako kontsumo-jarreratik harago doana –dela ideologikoki "ez hain kaltegarria" den jaialdien alde eginez, dela, kontrako muturrean, ustezko ekintza subertsibo gisa ez joatea erabakiz–. Hauek dira, funtsean, sistema kapitalistak berak ahalbidetzen dituen aktibismo edulkoratu eta indibidualistaren formak: produktu batek konbentzitzen ez bazaitu, nahikoa da produktu hori ez kontsumitzea –edo bertan parte ez hartzea– eta produktu hori egiten duenari adieraztea. Nahikoa da beste bat aukeratzea, hau bando-gerra balitz bezala marka komertzial baten edo bestearen bandera jasotzea; izan ere, azken finean, kapitalismoak beti aurkituko ditu modu berriak desio "desbideratu" hori beste merkatu-hobi batzuetara bideratzeko.
Egia esan, publiko orokorrak masiboki jarraituko du makrofestibaletara joaten, horiek desioa bideratzeko bide bakarra izaten jarraitzen duten bitartean; "egon beharreko" ekitaldiak diren bitartean. Nahi horren zati bat eztabaidatzeko eta etorkizunean beste etorkizun bat proposatzeko gai diren prestakuntza eta eredu kultural alternatiboak finkatu gabe, makrofestibalen ereduak osasun ona izaten jarraituko du, Sonar, BBK edo publiko-kontsumitzaileen desioetara egokitu daitekeen beste edozein formaturen markaren pean.
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]
Ostegunetik aitzina egingo da festibala Bilbon, Kobetamendin. Behin baino gehiagotan salatu da bertako langileek baldintza negargarrietan egiten dutela lan, eta ostegunerako protesta deitu du Laneko Autodefentsa Sareak, 19:00etan, EiTBren egoitzaren aurrean. Langileentzako gida... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Last Tour enpresa eta Gasteizko Udala seinalatu ditu erantzule gisa, azken horrek "langileon prekaritatea finantzatzen eta legitimatzen" duela nabarmenduta. Azkena Rocken aritu diren hainbat langileren lekukotzak bildu ditu LASek.
Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]
Nando Cruz (Bartzelona, 1968) kultur kazetaria da, musikan eta musika jaialdietan espezializatua, eta kultur ekintza alternatiboen kronikagile nabarmendua. Aurten, Macrofestivales. El agujero negro de la música (Makrofestibalak. Musikaren zulo beltza) liburua kaleratu du;... [+]
Kontrakultura zenaren espirituarekin sortu ziren makrofestibalak, horixe zuen ardatz Woodstock-en fenomenoak, eta zorionez oraindik ere badira antitesiak, baina gehienak kapitalismoaren adierazpen gorena bihurtu dira: kontsumo masiboa sustatzen dute, merkatua maneiatu,... [+]
Tsunami Xixón jaialdiko antolatzaileak udal gobernuko festa departamentuarekin bildu dira, zeinean Voxek agintzen duen. Eztabaida piztu da, eta bi musika taldek uko egin diote festibalean parte hartzeari.
Txiza egiten digute eta zirimiria dela diote. Izan ere, Bilbao BBK Live ezin da bere horretan ulertu. Pakete berean doaz Mediateka BBK, BBK Kuna, BBK Sala, BBkatea Arte Ederren Museoan, Bilbao Bizkaia Pride, BBK Klima, BBK Ja! Bilbao Saria, BBK gutun zuria Bilbao Saria eta... [+]