Ikastolen Elkartea: "Ez gaude prest herritik eta herriarentzat sortutako hezkuntza proiektuak ezein administrazioren esku uzteko"

  • Iragan astean aurkeztu zen Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneari erantzunez, oharra plazaratu du Ikastolen Elkarteak. Ikastolak publifikatzeko eskaera “zaurietan gatza” botatzea dela dio elkarteak, eta ikastolak “herritik eta herriarentzat” lan egiten duten proiektuak direla. “Guztion arteko” eztabaida sakon bat eskatu du eta hezkuntza sistema propio bat aldarrikatu, “publikotasunaren definizio berri batekin”.


2020ko abenduaren 21an - 14:31
Ikastolen Elkarteko ordezkariak, uztaileko agerraldi batean.

1993an Hezkuntza Publikoaren Legea onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, ikastolentzako urte “gogorrak” elkartearen esanetan, “gure mugimendua haustera zetorren eta ikastola askoren publifikazioa ekarri zuen prozesua” izan baitzen. Harro azaldu da elkartea orduan ez publifikatzeko hartutako erabakiarekin, “herritik eta herriarentzat sortutako hezkuntza proiektuei herriarentzat eutsi genielako”.

Elkarteak azaldu du oraindik ere “ziklikoki” zauri hartan “gatza” botatzen duten ahotsak altxatzen direla, “orduan amaitu ez zen eraiste prozesua akaberaraino eraman behar dela aldarrikatzen duten ahotsak [...] Azkenak Euskal Eskola Publikoaz Harro topagunean biltzen diren eragileak izan dira”. Azaldu du topaguneko eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diotela publifikazio prozesu berri bat abiatzeko. Topagunea osatzen duten eragileetako batzuk hori eskatzea espero izatekoa dela dio elkarteak, baina harrigarria egiten zaiola beste batzuengan –ez du zehaztu norengatik ari den–, “bakarka bestelako planteamendu bat egiten dutelako”.

Hezkuntza sistema propioa eta publikotasunaren adiera berria

Gogor erantzun dio Ikastolen Elkarteak topaguneari: “Ikastolok ez gaude prest herritarrek herritik eta herriarentzat sortu eta garatutako hezkuntza proiektuak ezein administrazioren esku uzteko, eta ez ditugu utziko”. Topaguneko eragileek publifikazioa “errezeta magiko”-tzat aurkezten dutela kritikatu du elkarteak, “horren bitartez soilik, lortu ei delako murgiltze sistema ezartzea, segregazioa amaitzea eta hezkuntza sistemak egun dituen gabezia guztiak konpontzea”.

Ikastolak Euskal Herri osoan sendo daudela aldarrikatu du elkarteak: izan kopuruan -”111 ikastola gara, 57.000 ikasletik gora ditugu”–; izan euskal curriculuma “ardatz” duen proiektuari dagokionez; erakundetze aldetik, Europar Kooperatiba elkartearekin zein Euskal Herriko eragileekin saretuz; edo arlo pedagogikoan hezkuntza “eraldatuz”.

“Hezkuntza sistema propio bat nahi dugu, herri ekimenak ere lekua izango duen publikotasunaren definizio berri batekin, eta hori legean ikusi nahi dugu” adierazi du elkarteak. Hori lortzeko eztabaida “zabal eta sakon” bat egitea proposatu du, “guztion artean eginikoa, baita gure mugimendua eraitsi nahi dutenekin ere”.

Topagunea: “Euskal hezkuntza-sistema birplanteatzeko garaia da”

Euskal Eskola Publikoaz Harro topagunea iragan astean aurkeztu zuten Donostian. EAE mailako eragilea da, eta honako eragileek osatzen dute: Gasteizko, Oiongo, Bilboko, Santurtziko, Oarsoaldeako, Astigarragako, Donostialdeako, Lasarte-Oriako plataformak, Ordiziako Euskal Eskola Publikoko Komunitateak, Goieskola, EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea), HEIZE (Euskal Eskola PublikoarenZuzendaritza Elkarteen Federazioa). Ikasle Sindikatua, Ikasle Ekintza, Gazte Komunistak, Ikasle Abertzaleak, Steilas, LAB, ELA eta CCOO.

“Euskal Eskola Publikoarekiko harrotasuna adierazi eta euskal hezkuntza-sistema osorako eskola bakarra aldarrikatu nahi dugu”, adierazi zuten topaguneko ordezkariek aurkezpenean. Hezkuntzak “aukera berdintasuna” bermatu behar duela aldarrikatu zuten, eta egungo EAEko hezkuntza sistemak “segregazioa areagotzen” duela salatu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikastolak
2024-05-13 | ARGIA
Beskoitzeko ikastola eraikitzeko baliatuko da Herri Urratsen jasotako dirua

Maiatzaren 12an Senpereko lakuaren inguruan egin da Herri Urrats, ohi bezala. 41. edizioan Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hiru gauza galdegin ditu: baliabideak, hizkuntza politika ausartagoak eta euskararen ofizialtasuna.


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Eguneraketa berriak daude