Ikastetxeetan ebaluazio hezitzailea praktikan jartzeko dekalogoa

  • Ebaluazio hezitzailea liburuxkaren 7.000 ale argitaratu ditu LAB sindikatuak, Euskal Herriko ikastetxeetako irakasle-gela guztietara iristeko asmoz. Bizpahiru urtetan hezkuntza komunitateko eragileekin batera landutako prozesuaren eta iaz antolatutako Ebaluazio hezitzailea iruten jardunaldien emaitza da liburuxka, eta teoriatik praktikara salto egiteko dekalogoa jaso dute bertan, bestelako ebaluazio eredu bat helburu.


2018ko otsailaren 09an - 06:55

Orain arteko gogoetari jarraipena ematea eta praktikan jartzea da asmoa, eta horretarako, liburuxka ateratzeaz gain ebaluazio hezitzailearen inguruko formakuntza ere eskainiko du sindikatuak. Dagoeneko hainbat ikastetxe eta guraso elkartetik jaso dute formakuntzarako eskaera (iruten@lab.eus helbidean egin daiteke eskaera).

Behetik gora iraultzen

Sinetsita daude eskoletatik bertatik ekitea dela bidea, administrazioaren goitik beherako aginduaren zain geratu gabe. Ikastetxeak eta eskola komunitateak berak bultzatu eta jarriko baitu martxan paradigma aldaketa, sistemak uzten dizkion zirrikituak baliatuta; horregatik bidaliko dute liburuxka ikastetxeetara (LABeko irakaskuntza arloko afiliatuek ere jasoko dute etxean). Hori bai, Eusko Jaurlaritzari ere helaraziko diote dekalogoa, EAErako hezkuntza akordioa gauzatzeko aintzat har dezaten eta administraziotik behar diren neurriak hartu eta baldintzak jar ditzaten.

Ebaluazioa ulertzeko beste modu bat

Besteak beste, Iruten filosofia eta iaz antolatutako mahai-ingurua irakurri ahalko dituzu liburuxkan, eta azkeneko atalean, gako nagusiak bildu nahi dituen dekalogoa. Dekalogoak bi oinarri ditu: batetik, ikaslea da protagonista eta erdigune; eta bestetik, ebaluazioa beste modu batera ulertu behar da, alegia ez ikuspegi ezkorretik (akatsak nabarmentzea, gainditzen ez duenarentzako zigor gisa…), positibotik baizik, garatzen eta hobetzen lagunduko duen bitarteko bezala.

Honako hamar puntuak jorratzen ditu dekalogoak:

Ebaluazio eredu propioa

Ebaluazioaren helburuak

Barne eta kanpo ebaluazioa

Ikaslea ikaste-irakaste prozesuaren ardatz

Konpetentzietan ebaluatu

Curriculuma

Informeak aldatu, notarik ez

Langileon ebaluazio hezitzailea

Ikastetxeen ebaluazioa

Sistemaren ebaluazioa

Irakurri liburuxka osoa PDF formatuan.

Gaiaz gehiago:

Ikastetxe hauetan etsaminik gabe ebaluatzen dute

 
 
 
 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-03-31 | Tere Maldonado
Mezu subliminalak

Mezu subliminalak hartzailearen kontzientziarentzat hautemanezinak diren noranzko bakarreko komunikazioak dira, eragina izan dezaketenak haren nahimenean, portaeran edo pentsamendu kontzientean. Horregatik, mezu subliminal eraginkor bat izate hutsa manipulaziotzat har daiteke:... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


Irakasleek (ere) aurreiritziak dituzte eta ikasleen notetan eragiten dute

Irakasleek nota hobea jartzeko joera dute klase altuko ikasleei, neskei eta, laguntze aldera, migratzaileen seme-alabei, baina epe luzera, migratzaileen seme-alaba horiengan espektatiba akademiko txikiagoak dituzte, baita baldintza sozioekonomiko okerragodun haurrengan ere. Hori... [+]


Katalunian protesta, hemen paso

Kataluniako Hezkuntza Sailak (ERC) bertako ebaluazio diagnostikotik ahozko proba kentzea erabaki zuenean, segituan altxa ziren horren kontrako ahotsak: Junts alderdiak, Intersindical sindikatu independentistak eta Plataforma per la llengua eragile sozialak ikasleen ahozko... [+]


Eguneraketa berriak daude