Berriro ere Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen gorabeherak bolo-bolo ibili dira hedabideetan, hala nola sare sozialetan. Graduaren azken urtean, ikasle orok aurkeztu behar du bere Gradu Amaierako Lana (GrAL); bere interesa piztu duen, eta aldi berean tutore batekin adosturiko gai baten inguruko lan bat, alegia. Egindako lana euskaraz, gazteleraz edo ingelesez defenda daiteke berme osoarekin, teorian, hainbat irakaslek osaturiko epaimahai baten aurrean.
Jakin izan dugunez, prozedura berria abiarazi da: euren lanarengatik ohorezko matrikula jaso ahal izateko, aurkezpena berriz egin behar dute hautaturiko ikasleek. Zaharrak berri, aurten ikasle euskaldunei zera eskatu zaie: euren GrALa gazteleraz edo ingelesez aurkeztea, irakasle batzuk ez omen direlako elebidunak. Adeitasunez iradoki omen zaie noski, behar den eran, inolako diskriminaziorik gabe.
Hasteko, boterea dutenek emandako iradokizuna agindua baino ez dela esan behar da. Inposaketa besterik ez, ahuldade egoeran dagoen ikasleari. Kontrakoa gertatu izan balitz? Ikasle erdaldunei euren aurkezpena euskaraz egitea iradoki izan balitzaie? Gertatutakoak osasun-jardueraren oinarrian dagoen berdintasuna zapuzten duela bistan da, eta nekez egiten duela bat unibertsitateak eman behar duen irudiarekin. Bestetik, excusatio non petita da funtsean; euren gabeziak, ezgaitasuna, ezjakintasuna eta osasun-jarduerak beharrezkoa duen enpatia falta agerian uzten dituena. Ur txikitako doktoreak.
Ikasleek egindako kexari, eta hedabideetan jaso duen oihartzunari esker, egoerari buelta eman zaio. Barkamena eskatu du euskara dekanordeak, baita dekanoak berak ere, eta garrantzitsuena, hasieratik ikasleei zegokiena erdietsi da: epaimahaiko kide guztiak elebidunak izatea. Hau da, unibertsitate elebidun batek eskatzen duen maila zein neurriko irakasleek osatzea ganorazko epaimahai bat.
Boterea dutenek emandako iradokizuna agindua baino ez dela esan behar da. Inposaketa besterik ez, ahuldade egoeran dagoen ikasleari. Kontrakoa gertatu izan balitz? Ikasle erdaldunei euren aurkezpena euskaraz egitea iradoki izan balitzaie?
Jakin badakigu ezin dela gradu osoa euskaraz ikasi, eta euren eskubideen alde hamaika borroka egin dituztela medikuntzako ikasleek. Jakin badakigu horri erantzun egokia emateko ahaleginetan daudela unibertsitateko hainbat kide, bai errektoregoan bai fakultateko dekanotzan. Saririk ez, omenaldirik ez ikasleentzat edo irakasleentzat, ez behintzat instituzioen aldetik, ezta euskalgintzatik ere. Euskararen normalizaziorako ezinbestekoa den osasungintzan dabiltzanak ez omen dira euskal akademiaren gustukoak.
Gertaera honek soka luzea ekarri du, baina garaipen laburra. Izan ere egoera askoz larriagoa da, erro sakonak dituen arazo sistemikoa, osasungoan EHUn baino txarragoa ziurrenik.
Ikasle orok dauka bere hizkuntzan ikasteko eskubide osoa. Bere GrALa euskaraz lantzeko zein defendatzeko eskubidea. Baina gure jardueraren funtsa eta helburua pazienteak dira; jendean ardazturiko arreta da gakoa. Arreta prozesua ez da berdina, pazientea edozein izanda ere. Iraungita dago hori. Arreta pazientearen araberakoa izan behar da, neurrikoa, bere izaera, hizkuntza, identitatea, generoa, erlijioa, jatorria, bizi-baldintzak eta gainontzekoak kontuan hartuta. Eta horrek, berez, arreta pazientearen hizkuntzan izatea eskatzen du, gurean euskaraz zein gazteleraz edo frantsesez, ahoz eta idatziz, edonon eta edonoiz, maila guztietan.
Nekez ikasiko dute hori Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasleek, hasieratik irakasten ez bazaie. Behar horretara egokitu behar dira ikasleak, euskarazko edo gaztelerazko adarrekoak izan edo ez; baita irakasleak ere.
Hori horrela, ikasleen hizkuntza-beharretara egokitu behar da irakasle oro, mediku oro pazienteen hizkuntza-beharretara egokitu behar den bezala. Arazo hau ez bada konpontzen, hau da, hizkuntza eta arreta bereizten badira (pazientea eta arreta bereiztea azken batean), horrelako ezuste, akats eta hanka-sartzeak behin eta berriro gertatuko dira.
Eremu elebidun batean profesional guztiak elebidunak izan behar dira: jarduera klinikoan, ikerkuntzan, prestakuntzan, zuzendaritzan. Pazientearen araberako arreta behar dugu, ez medikuaren araberakoa. Eta hori hasieratik argi geratu behar da, ez amaierarako utzi.
Aitor Montes Lasarte.
Aintzat taldeko kidea.
Familia medikua Aramaion.
Atxikimenduak, honako hauek:
- Ibon Aginaga, pazientea
- Asier Agirre Pinedo, pazientea
- Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga UPV-EHUko Katedraduna, pazientea
- Maialen Alday Munilla, medikua
- Felipe Aizpuru Barandiaran, EHUko irakaslea
- Zorione Amesti Goyogana, medikua
- Josu Albero Rodriguez
- Olatz Amezua Etxaniz, pazientea
- Xabier Arregi Gordoa
- Ander Arregi, medikua
- Elisabet Badiola Garciandia, Terapeuta Okupazionala
- Iratxe Baraiaetxaburu Zarandona, medikua
- Leire Baraiazarra Uriarte, erizaina
- Angel Bidaurrazaga Vandierock, EHUko irakaslea
- Izaskun Elortegi Kaiero, mediku psikiatra
- Kepa Elortza Odriozola, pazientea
- Aitziber Etxagibel Galdos, familia medikua
- Joseba Fernandez de Retana Corres, mediku pediatra
- Zuriñe Foronda Rojo, medikua eta pazientea
- Mikel Gandarias Jaio, medikua
- Juan Inazio Hartsuaga Uranga
- Karlos Ibarguren Olalde, medikua, OEEko burua
- Xabier Isasi Balanzategi, EHUko irakaslea
- Josu Larrea Elorriaga, pazientea
- Itziar Lasa Beitia, medikua
- Jon Haitz Legarreta Gorroño, EHUn doktorego-ikaslea, pazientea
- Urtzi Ihitza Sainz, pazientea
- Jon Lizarraga Sobrino, mediku psikiatra
- Jose Inazio Lopez de Luzuriaga Fernandez
- Maitane Maritorena Azkarate, irakaslea eta pazientea
- Ane Mateos Aurrekoetxea, medikua
- Aitor Montes Lasarte, medikua
- Alaitz Mujika Altuna, erizaina
- Joxe Manuel Odriozola Lizarribar
- Xabier Onaindia Ribera, mediku pediatra
- Roberto Oriondo Etxabe, pazientea
- Iñaki Peña Bandres, medikua
- Olatz Perez de Viñaspre Garralda, EHUko irakaslea eta pazientea
- Andoni Sarriegi Eskisabel
- Pako Sudupe Elortza
- Iñaki Villoslada Fernandez, pazientea
- Igone Zabala Unzalu, EHUko irakaslea
- Mikel Zarate Soloeta, gizarte langilea
- Adrian Zelaia Arieta-Araunabeña, medikua
- Beñat Zubeltzu Sese, barne.medikua
- Felix Zubia Olaskoaga, medikua eta EHUko irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]