Joan den maiatzean, Ihart Arakistain zestalari sopeloztarrak bigarrenez irabazi zuen Espainiako txapelketa; maiatzaren 15ean, Iruñeko Labrit frontoian, lortu zuen garaipena Maialen Aldazabal taldekideagaz batera. Orain, urrian jokatuko den Munduko Txapelketan ditu begiak jarrita, eta, horri buruz, eta zesta-puntaren inguruan gehiago jakiteko, beragaz egon gara.
Zer suposatu du zuretzako Espainiako zesta-punta txapelketa irabaztea bigarren aldiz?
Ordu asko sartzen ditugu frontoian entseatzen, eta uste dut merezi genuela sariren bat. Sakrifizio handia da, denbora eta guztiaren aldetik, beraz, azkenean, horrelako sari bat eskuratzea edo nahi zenuen lekura heltzea sentiarazten dizu zure helburua lortu duzula, merezi izan duela.
Nolakoa izan da horra heltzeko bidea?
Iaz mutrikuar batekin jokatu nuen, eta, lehendabiziko kanporaketak irabazi ondoren, finalaurrekoetan ere gailendu ginen, baita finala irabazi ere. Aurten, aldiz, berriatuar batekin aritu naiz jokatzen, Maialen Aldazabalekin, eta finala nire iazko bikotekidearen aurka izan zen, maiatzaren 15ean Iruñeko Labrit frontoian. Partidan set biak irabazi genituen: lehenengoa 15-10 eta bigarrena 15-5. Beraz, berriro ere lortu genuen finala irabaztea.
Nongo jokalariek parte hartu dute txapelketa horretan?
Gehienak Euskal Herrikoak ginen, baina Kataluniatik ere bikote bi etorri ziren, eta, horiek, apur bat nagusiagoak izan arren, gure mailakoak ziren, beraz, oso ondo moldatu gara. Horri esker, beste toki batzuetako jendea ere ezagutzen joan gara, nahiz eta gehienok elkar ezagutzen genuen lehendik ere; izan ere, astebururo partidak jokatzen ditugu, eta, azkenean, lagun talde baten modukoa osatzen dugu.
Nolakoak izaten dira zuen ohiko partiduak?
Nik astero jokatzen ditut bizpahiru partidu, gehienetan mutilekin batera, edo tartekatuz: batzuetan neska bi eta mutil bi, eta, beste batzuetan, ni beste hiru mutilekin batera. Horrela, beraien abiadura eta indarrera ohitzen goaz, neskekin jokatzen dugunean bizitasuna ez delako hain handia. Beraz, nik uste dut mutilekin jokatzen badugu, ez garela atzean geratuko, eta ikusten dugu gu ere beraien maila berean gaudela. Gero, lehiaketa ofizialei dagokienez, Bizkaiko Txapelketa Markinan eta Berriatuan jokatzen dugu, besteak beste. Horretaz gain, Euskal Liga Noainen, Cabaillasen edo Donostian jokatzen dugu; beraz, nahiko mugitzen gara.
Aurten Bizkaiko Txapelketa jokatu duzue?
Bai, Espainiako Txapelketa irabazi dudan jokalari berarekin aritu naiz, eta mutilekin batera jokatu dugun txapelketan bigarren postuan geratu gara, kadeteen kategorian. Orduan, hor ere ikusi da neskek mutilen kontra jokatu eta maila ona erakutsi dezakegula.
Sopelako frontoian hasi zinen eskupilotan jokatzen, nolatan?
Nire neba nagusiek eskupilotan jokatzen zuten, orduan, ni ere ia egunero egoten nintzen frontoian, eta, egun batean, probatu eta gero, lau urterekin taldean sartu nintzen. Ordutik, ia hamar urte egon naiz hemen eskupilotan jokatzen. Hala ere, egun batean zesta-punta probatu nuen, eta hiru urtez biak egiten egon naizen arren, aurten erabaki dut garrantzi gehiago ematea zesta-puntari.
Ihart Arakistain "Hiruka"ko kazetarien galderak erantzuten:
Beraz, gehiago erakartzen zaitu zesta-puntak?
Bai, jokoa biziagoa eta azkarragoa da, eta ikusteko eta jokatzeko ere politagoa iruditzen zait.
Hala ere, ez da oso kirol popularra, ez?
Pala eta eskupilota dira telebistan gehien ikusten direnak, baina uste dut geroz eta jende gehiago ari dela animatzen. Duela urte batzuk Xistera proiektua zirkuitua egiten hasi zen Euskal Herri osoko zestalariekin, topaketak eta txapelketak antolatzen. Horri esker, azken urte hauetan jende berri asko hasi da zesta-puntan, baita ume eta neska asko ere; uste dut bagoazela aurrera eta jendea badoala animatzen.
Zesta-puntan ez da entrenatzen, entsegua egiten da. Zergatik esaten zaio horrela?
Bueno, esango nuke guretzako hau, kirol bat baino, arte baten modukoa delako.
Eta astean lau edo bost aldiz joaten zara Berriatura entseatzera. Zergatik hara?
Bertako jendea ezagutzen genuen lehendik, eta, egun batean, hara joan nintzen probatzera, eta horrela hasi nintzen bertako taldean jokatzen. Orain, nire bigarren herria bezalakoa da, denbora gehiago pasatzen dut han Sopelan baino. Gainera, Sopelatik hurbilen dagoen taldea Durango izango litzateke, eta gure inguruan pala edo eskupilota jokatzen den arren, zesta-punta ez da asko ikusten oraindik. Orduan, entseatzera eta partiduak jokatzeko nahiko urrun joan behar gara.
Lea-Artibai inguruan zaletasun handiagoa dago?
Bai, Markina eta Berriatua inguruan zaletasun handia dago; izan ere, Markinan Pilotaren Unibertsitatea ere dago. Inguru horietan zaletasun handia dago; denek ezagutzen dute kirola, hemen ez bezala.
Hurrengo urteetan ere zesta-puntan jarraitzeko asmoa duzu?
Bai, nik uste dut etorkizuna daukagula, geroz eta neska gehiago ari garelako, eta esango nuke urteak pasa ahala are gehiago animatuko direla; horrek ere aukera gehiago ekarriko dizkigu. Aurten, adibidez, Berriatuan bost neska txiki hasi dira zesta-puntan. Nire adinekoak lau bakarrik gaude, baina geroz eta jende gehiago ari da animatzen, baita Markinan eta Mutrikun ere.
Goi mailako jokalari asko Ameriketara joaten dira. Gustatuko litzaizuke zuri ere bertara joatea?
Bai, noski. Neskak Mexikotik eta dabiltza jokatzen, eta Donostian ere mexikar bat dago; esan digu pare bat aldiz ea noiz joango garen hara jokatzera. Niri asko gustatuko litzaidake hara bidaiatzea, nola jokatzen den ikusteko eta jende gehiago ezagutzeko. Lorpen izugarria izango litzateke.
Udaldian ere entseatzen jarraituko duzu?
Bai, urrian, Valladolid inguruan dagoen Íscar herrian jokatuko den Munduko Txapelketara joateko aurrehautaketan nago, beste zortzi neskekin batera. Orain, probak egiten ari gara, eta udan topera arituko gara: astean lau aldiz entseatu, partiduak jokatu eta fisikoa ere lantzen.
Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]
Israelgo zazpi jokalariek uko egin diote Sestaoko xake txapelketan jokatzeari, beren parte hartzearen aurka antolatutako protesten ondoren. Antolakuntzak aurretik eskatu zien parte ez hartzeko edota Israelgo banderarik ez erabiltzeko.
Osasuna futbol taldeak bat egin berri du AHTren aldeko enpresarien plataformarekin. Baina, "kirola eta politika ez dira nahastu behar" 'koinatuen' esaldirik gogokoena Bilbon gertatutakoaz besterik ez dugu entzun. 23 hilabetez jarraian estatu genozida batek... [+]
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.
Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.
Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]
Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.
Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]