Igeldon etxebizitza “ilegal bat” eraikitzea onartu du udalak

  • Gertaturikoa salatu dute Igeldoko Herri Kontseiluak, Ieltxo Kultur Elkarteak, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta Igeldoko hainbat herritarrek.


2022ko azaroaren 21ean - 16:37
Argazkia: Igeldoko Herri Kontseilua
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hainbat eragilek ohartarazi dutenez, Donostiako Udalak etxebizitza “ilegal bat” eraikitzea onartu du Igeldon. Hori salatzeko agerraldia egingo dute Igeldoko plazan, hilaren 24an (11:00). Horrekin batera, epaitegietara jo dutela jakinarazi dute.

Etxebizitza ilegala dela esateko arrazoiak aurreratu dituzte. “Martutenen desjabetutako baserri bat Igeldon berreraikitzeko udalak hartutako erabakiak espekulazio bide bat ireki du, eta hori horrela, Igeldon kokatu daitezke obra publikoen ondorioz desjabetutako baserri guztiak”, azaldu dute. Eraikinak landa tipologiarik ez duela gaineratu dute: “Baimendutako eraikina sekulako txaleta da eta ez du inola ere betetzen inguruko baserri tradizionalen irudiari dagokion legezko betebeharrik”.

Lizentziarik gabeko eraikina dela salatu dute, eta irregulartasunak “sinestezinak” direla: “Legez kanpoko bi lizentzia eman dira eraikin horretarako. Eta gainera, bi lizentzia horietan aurreikusitakoaz bestelako leku batean eraiki da eraikina. Sotoa eraikitzeko % 100 baimendu da, arauak % 60 bakarrik baimentzen duenean eta sarbiderik gabeko partzela bati lizentzia eman zaio; beraz, udal jabetza bat okupatu eta erabili behar izan dute, horretarako baimenik izan gabe”.


Donostia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.