Hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri diote adimen urriko alabaordeari sexu erasoak egin zizkion gizonari

  • Gasteizko sententzia horrez gain, asteburuan gutxienez beste lau sexu eraso salatu dituzte; hiru Gasteizen eta bat Donostian.


2024ko irailaren 17an - 12:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arabako Probintzia Auzitegiak hamahiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Gasteizko gizon bati –ez da ezagutarazi bere adina, 60 urte baino gehiago dituela baino ez–, bikotekidearen adimen urriko alaba bortxatzeagatik. Emakumeak 34 urte zituen gertakariak jazo zirenean, 2021ean, eta "sarri" gertatu ziren erasoak. Ama 05:00etan joaten zen lanera, eta alaba 09:00etan joan ohi zen bere gizarte-zentrora. Bitarte horretan egiten zizkion erasoak.

Zentroko langile batek susmatu zuen egoera, ohartu baitzen emakumeak ez zekiela barruko arropa bere kabuz janzten, eta horri buruz galdetzerakoan argitu zen guztia. Ama abisatu eta salaketa ipintzera joan aurretik, gizonezkoak alde egin zuen etxetik.

Lau sexu eraso asteburuan

Gasteizko Salburua, Zabalgana eta Txagorritxu auzoetan sexu eraso bana salatu dituzte asteburuan: hurrenez hurren, 37, 27 eta 39 hiru gizonezko dira atxilo hartutakoak. Horrez gain, ostiraletik larunbatera gauean Donostiako Gros auzoan sexu erasoa salatu zuten aparkaleku batean.

Astearte eguerdian egin dituzte elkarretaratzeak Gasteizen eta Donostian, erasoak "erabat gaitzesteko" eta elkartasuna adierazteko.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin