Donostiako Udala ez da dagokien tasa kobratzen ari haien produktuak kalera ateratzen dituzten Parte Zaharreko dendei

  • Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak salatu du Donostiako Udalak ez duela "inolako tasarik kobratu", merkataritza jarduera espazio publikora zabaltzea arautzen duen Ordenantza 2019an indarrean sartu zenetik.


2024ko irailaren 10ean - 11:15
Donostiako Parte Zaharreko denda bat, haren produktuak kalean dituela / Parte Zaharrean Bizi
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Udalak bost urte hauetan kobratu ez dituen tasek 227.000 euroko galera ekarri diete donostiarrei", dio elkarteak. "Parte Zaharrean Bizik udalari eskatu zion tramankulu horiek ateratzeko baimena duten merkataritza establezimenduen zerrenda osatzeko. Jakin nahi genuen zer atera dezaketen kalera, nortzuk atera dezaketen eta zenbat ordaintzen duten horregatik. Dokumentua irakurri ondoren harridura izan da nagusi, udalak onartutako ordenantzaren ez-betetze maila erabatekoa delako: udala ez da kobratzen ari ordaindu beharreko tasa".

Auzo elkarteak azaldu duenez, saltokiek espazio publikoa "okupatzeak" dakar espazio horren "aprobetxamendu pribatiboa", baita "hiri-paisaiaren narriadura" ere. Horiek konpontzea du helburu ordenantzak, eskubide eta betebehar zehatzak, udal-kontrolak eta isunak tarteko. Aldiz, "udala ez da dagokien tasa kobratzen ari". Gainera, osatu duen zerrenda "ez da benetakoa", Parte Zaharrean Bizik salatu duenez: "Jaso dugun zerrendan Donostia osoko 166 saltoki ageri dira, eta okupatzaile kopurua nabarmen handiagoa da". Era berean, establezimenduak ordenantza betetzen ari ote diren egiaztatzeko kontrolik ez da egiten ari, elkartearen hitzetan.


Donostia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.