OSCARRA OSCARRENTZAT
AKTOREAK: Mikel Laskurain, Jon Plazaola, Oihana Maritorena eta Ane Gabarain.
PRODUKZIOA: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak
NOIZ / NON: martxoaren 2an, Donostiako Antzoki Zaharrean.
----------------------------------------------------------
Ez da Hollywood, ez zinema, ez da handikeria, ezta utzikeria ere. Baina badu luxuaren zantzurik: arropa eleganteak, alfonbra gorria, hogei eurotik gorako sarrerak eta ehunka jarraitzaile.
Donostiako Aste Nagusia da eta hiria jendez eta ekintzez gainezka dago. Ostegun arratsalde honetan Antzoki Zaharrera hurbiltzea erabaki dugu 500 bat pertsonak, kalean doako hamaika ekintza egonda ere. Antzerkiak ez du jaietan lekurik, ez bada Donostia Kulturak paraleloki programatu duela. Kulturaren industriak artea merkantzia gisa erabiltzen du, antzerkia, beste arte diziplina batzuk bezala, kontsumora bideratzen du, eta elitista bihurtu, guztiontzako eskuragarri egotea galarazi eta ikuskera zein definizio oker bat emateko. Egun bat lehenago antzezlan bera eskaini zuten Urnietan eta ikusleak zazpi euro ordaindu zituen. Donostian lau egunez egon da, eta eserleku gehiago beteta eta sarrera ia guztiak salduta. Ez dut uste langileak izan direnik irabaziak jaso dituztenak.
Antzerki obrak badu esandakoaren zertzeladarik. Film labur bat sortu eta zuzendu duen artista bati Hollywooden emango diote saria, eta AEBetara jasotzera joan da Kultura eta Ogasun sailburuekin. Sorkuntza da obra guztian pisu gutxien duen gaia, aipaturiko azken bi monigote horiek filma ikusi ere ez dutela abiapuntu hartuta. Dirua eta "herriari ekar diezaiokeen onura" baino ez dute kontuan. Horra hor kritika. Gizarte honetan, ordea, arteaz gain pertsonak ere merkantzia gara eta Hollywooden glamour eta luxu artean emakumearen salerosketa ematen dela ere azaleratu dute, laugarren pertsonaia akonpainamendurako emakume bat izanik. Kasu honetan kritika ez da nabarmena izan, ordea, eta normaltzat hartzeko arriskua ikusi dut.
Egilearen erabakirik ederrena istorioaren kokalekua iruditu zait: ikuslea ez da inoiz Hollywooden kokatuko, periferian dagoen motel kutre batean baizik. Industria erraldoi horretan film laburrak hartzen duen lekua izan litekeena, metafora antzeko bat. Hartzailea ikuspegi horretan kokatzen du, politikariez barre egitera gonbidatu eta artea baloratzera eramanaz. Ez, ordea, artearen birdefinizioa egitera eta baloreak aldatzera. Hurrengorako utziko dugu hori.
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
Putaren bakarrizketa eroetxean
Koiunturak alarma gorria piztu dio euskal antzerkigintzari, eta ez da izango zauririk ez duelako, baina hilzorian al dago? Fokuek zer argitu nahi duten eta zer ez, hori da gakoa. Butakaren noranzkoa, alegia. Oihala zabaldu da eta antolatzaileak eserlekuei begira daude. Lanari... [+]
Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]