Bere seigarren kargualdia hasi berri zuela hil da, liskar armatu batean jasandako zaurien ondorioz. Hogeita hamar urtez atxiki du presidentearen aulkia. Behin-behinean bere semeak hartu du presidente kargua, oposizioaren desadostasuna eta kexua areagotuz.
Txadeko armadaren eta FACT Alternantziarako eta Konkordiarako Txadeko Frontearen arteko liskarretan kolpaturik hil da Idriss Deby Txadeko presidentea. Berria jakin bezain laster eta behin-behinean Trantsiziorako kontseilu militar bat izendatu dute eta Mahamat Idriss Deby presidentearen semeak gidatuko du. "Trantsiziorako bide orri bat" sortuko dute, eta "trantsizio gobernu bat" eratu, parlamentua deseginda. Hemezortzi hilabeteko "trantsizioa" eta gero "hauteskunde libre eta demokratikoak" antolatuko dituzte, trantsizio gobernuak zehaztu duenez.
Presidente ohiaren semeak boterea hartu izana gogorki deitoratu du oposizioak "estatu golpe instituzional" bat egon dela salatuz. Oposizioko 30 bat alderdik "elkarrizketa" eta "trantsizio gobernu zibil" bat eskatu dituzte agiri bidez. "Demokrazia bermatzeko bidean" nazioartearen laguntza ere eskatzen dute.
Apirilaren 20an hil da, 68 urterekin Idriss Deby. Militarra, presidentearen aulkia hartu zuen 1990ean estatu golpe bat burutuz; eta orduz geroztik Txadeko presidentea zen. Azkenik, apirilaren 11n egin zituzten bozak, eta aise irabazi zituen Debyk, botoen %79,32 eskuraturik. Kontua da, bere "agintekeria" salaturik, oposizioko hiru zerrendaburuk uko egin ziotela parte hartzeari.
Nazioartearen babesa zuen –hasieratik Frantziako Gobernuarena, besteak beste–, batez ere jihadisten kontrako borrokalari sutsua zelako eta bere lurretan dituen baliabide naturalei begira direlako –tartean, petrolioa–. Haatik, giza eskubideen urraketak leporatzen zizkioten maiz nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundeek. Adibidez, 1990eko hamarkadan "kopuru handian burutu hilketak" leporatu zizkieten Guardia Errepublikanoari eta haren poliziari.
Herri pobrea da Txad eta 2020-2021 urteetan are pobreago bihurtu da COVID-19ak eragin krisiagatik. Baliabide natural ugari izan arren, 189etatik 186garren lekuan da, Nazio Batuen Garapenerako Programak (NBGP) ezarritako Giza Garapenaren Indizearen arabera. Txadeko landa-biztanleriaren %87 –14 milioi lagun gutxi gorabehera– egunean dolar batekin baino gutxiagorekin bizi da.
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]
Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.
Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]
Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]
Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.
Ekainaren 13an hasi behar duen Gazarako Martxako partaideak atxilotzen ari da Egiptoko Polizia, tartean hainbat euskaldun. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu eta korridore humanitario bat ireki dadila eskatzeko abiatu dute ekimena mundu osoko 3.000 herritarrek.
Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]
NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]
Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]
Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]
Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]