Ia 200 lagun hil dira itsasoan Kanarietara heldu nahian

  • 140 lagun hil dira Kanarietara bidean zen ontzia hondoratu ostean Senegalgo kostaldearen aurrean. 2020tik, gertatu den hondoratzerik larriena izan dela adierazi du Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (MNE). Beste 47 lagun hil dira Mauritaniako uretan haien ontzia noraezean geratu ostean.

Argazkia: IOM

2020ko urriaren 30ean - 09:31

Ehunka migratzaile iristen dira Kanariar uharteetara egunero, baina beste batzuek ordea, ez dute lurra ukitzen. Azken bi asteetan, Saharaz hegoaldeko ia 200 migratzaile hil dira Atlantikoko uretan. Gero eta gehiago dira Mendebaldeko Afrikatik itsasoz alde egiteko asmoa duten migratzaileak, Kanarietara inolako segurtasunik gabe doazenak. Horren bi kasu adibide lazgarri izan dira azken egunetan.

Itsasontzia urriaren 24an abiatu zen Senegaletik, Mbourretik, Kanarietara bidean. MNEek aipatutako tokiko buruzagien arabera, itsasoratu eta ordu gutxira su hartu zuen ontziak. Saint-Louisetik gertu hondoratu zen, Afrikako ipar mendebaldeko kostaldean. Hondoratutako ontziak 200 lagun zeramatzan, baina horietako 59 baino ez zituzten bizirik erreskatatu Senegalgo eta Espainiako Estatuko salbamenturako ontziek eta inguruan ziren arrantzontziek. Ordutik, gutxienez 20 gorpu aurkitu dituzte. 

Bakary Doumbia Senegalgo MNEko buruak, atsekabea azaleratu du azken gertakariengatik, eta nazioartearen "batasunera" deitu du pertsonen trafikatzaileak Europara bidaiatu nahi duten migratzaileez balia ez daitezen. "Garrantzitsua da, halaber, trafikatzaileen negozio eredua kaltetu eta jendea hiltzen jarraitzea eragotziko duten bide legalen alde egitea", gaineratu du Doumbiak ohar batean.

Gutxienez 47 hildako beste hondoratze batean

Ontzi prekario batean zihoazen 47 pertsona hil dira. Ontziak amarrak askatu zituen duela bi aste, 80 migratzaile zeramatzala, baina hainbat zailtasun izan zituen eta, ondorioz, gutxienez 47 pertsona hil ziren. Mauritaniako Segurtasun Indarrek zehaztu dutenez, bizirik atera ziren 37 lagunek lortu zuten ontziari norabidea aldatzea eta Mauritaniako uretan sartzea, han, kostazaintzako patruila batek aurkitu zituen, eta Nuadibuko portu hirira eraman zituzten. 18 pertsona ospitaleratu zituzten. Mauritaniako agintariek baieztatu dutenez, astean zehar 330 migratzaile inguru atzeman dituzte Senegaletik Kanarietara iristeko ahaleginetan. 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Zazpi migratzaile hil dira eta bi haur larri daude Kanaria Uharteetan beren ontzia hondoratu eta gero

Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Nazioaren pendulua, han eta hemen

Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]


2025-04-30 | Jone Arruabarrena
Loueila Sid Ahmed Ndiaye:
"Atzerritarren Legearen erreformak asiloari uko egitera behartuko ditu pertsona zaurgarrienak, erregularizatu ahal izateko”

Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


Migratzaileen deportazioak azkartzeko lege-proiektu berria iragarri du Bruselak

Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.


Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


Eguneraketa berriak daude