Huelvan gose greban dauden presoen aldeko ekintza egin dute Laudion

  • Huelvako kartzelan gose greban dauden euskal preso politikoen aldeko ekimena egin dute Laudion. Lauzpabost pertsonak autobus bat margotu dute "Amnistiaren norabidean, Huelvan gose greban! PreSOS" lemarekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 29an - 08:53
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Txandakako gose greba egiten ari dira Huelva II espetxeko presoak, preso gaixoen askatasuna exijitzeko.

Etxarrin bi aste gose greban

Bestalde, gaixo dauden presoen askatasunaren alde Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko zenbait kidek martxan jarritako gose grebak 15 egun bete ditu.

Sare sozialen bidez zabaldu dutenez, irailaren 3an manifestazioa deitu dute Etxarri-Aranatzeko plazatik abiatuta.

Albiste honen zati bat Aiaraldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.