Hondarribiko pilotalekua, Espainiako banderaz josia

  • Espainiak uso mezularien erakusketa egingo du Gipuzkoan. Banderak kentzeko eskatu du Udalak, eta haren partez ikurrinak jarri ditu.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2019ko urtarrilaren 10ean - 15:07
Argazkia: @PeliLekuona, Twitter bitartez
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hainbat herritar kexatu ondoren, Hondarribiko Udalak Espainiako banderak kentzeko eta ikurrinak jartzeko eskatu du asteazken iluntzean, pilotalekua erakusketarako prestatzen ari zirela. Espainiako Usozale Federazioaren eskutik, ostegunetik igandera bitarte iraungo du erakusketak. Aurtengoa 154. edizioa izango da. Orotara 225 uso mezulari egongo dira ikusgai, eta horien artean aukeratuko dira Joko Olinpikoetan lehiatuko dutenak.

Sare sozialen bitartez zabaldu zuten berria herritarrek, eta Udalak adierazi duenez, “berehala” jarri zen antolatzaileekin kontaktuan. Espainiako banderak kendu eta ikurrinak jarri zituzten.

 

 

 


Hondarribia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.