Tze Wei Sim (hokkienera hiztuna eta ekintzailea)

"Hokkieneraren galeraren lehenengo pausoak ikusten hasi gara"

  • Apirilaren 26an izango da Tze Wei Sim hokkienera hizkuntzaren aldeko ekintzailea Oihanederrek antolatzen duen Hitz Adina Mintzo zikloaren barruan.

Arabako Alea @ArabakoALEA  |  Be˝at Garaio
2017ko apirilaren 20a

Asia hego-mendebaldeko hizkuntza garrantzitsuenetariko bat zen hokkienera, harik eta pasa den mendean estatu-hizkuntzak bere tokia bereganatzen hasi ziren arte. Tze Wei Sim (Penang, Malaysia, 1980) Londresen errotuta dagoen ekintzailea da eta lanetik irtendakoan bere ordu gehienak “Speak Hokkien Campaign” (Mintzatu Hokkieneraz Egitasmoa) garatzera ematen ditu. Apirilaren 26an izango da Oihaneder Euskararen Etxeak hilabetero antolatzen duen Hitz Adina Mintzo zikloaren barruan eta hauxe izango da ziklo honen ikasturteko azkenengo hitzaldia.

Zein hizkuntza aurkeztuko duzu Hitz Adina Mintzon? Hizkuntza honen ezaugarri behinenak zeintzuk diren azalduko dizkiguzu? Euskal Herrian ez dugu hizkuntza honen inguruko berri handirik...

Hokkienera txinatar jatorriko eskualdeko hizkuntza bat da, Txinako hego-ekialdean sortu zena. Gaur egun, hainbat milioi hiztun ditu Taiwanen, Singapurren, Malaysian, Indonesian, Filipinetan eta Birmania eta Tailandiako eskualde batzuetan ere hitz egiten da. Azalera oso zabala du hokkienerak, baina hiztun kopurua eta hauen bilakaera, berriz,...

Eta nolatan dago, bada, gutxitua hokkienera?

Batzuk harritu egiten dira, baina hokkienera ez da hizkuntza gutxitua arriskuan dagoen toki askotan. Hau da, hizkuntza galeraren lehen pausoak ikusi daitezke hainbat tokitan eta horregatik da hain garrantzitsua ahalik eta azkarren mugitzea. Adibidez, hokkienera hiztunak gehiengoa dira Taiwanen eta hizkuntza talde nagusiena, berriz, Singapurren. Estatu gehienek euren hizkuntza nazionalak gainjartzeko ekimenak eta debekuak jarri dituzte, gutxinaka gutxinaka, eta jazarpen horren eraginak ikusten hasi gara orain.

"Etorkizuna hizkuntza gutxituen hiztunen eskuetan dago: hizkuntzaren biziraupenak beraien sinesmen eta ideologien aldaketa eskatzen du"

Nola deskribatuko zenuke Asia hegoaldeko hizkuntzen egoera? Nolakoak dira botere-gune nagusietako hizkuntza ideologiak?

Herrialde gehienek hizkuntza ez-nazionalak gutxietsi dituzte. “Nazio bat, hizkuntza bat” ideologiak dira nagusi nazio-estatu gehienetan eta gutxiago erabiltzen diren hizkuntza horientzako izugarrizko mehatxua dira. Kontuan izan oso eskualde anitza dela, ehundaka hizkuntza daude hemen eta gehiegi dago jokoan. Adibidez, hokkienera oraindik ere debekatua dago Singapurreko irrati-telebistetan. Hizkuntza zokoratzen ari dira Taiwanen oraindik ere, 80ko hamarkadaren amaieratik debekua altxatuta dagoen arren. Mandarineraren igoerak mandarinera ez diren hizkuntza txinatar guztiak mehatxatu ditu, Txinan eta Txinatik kanpo.

Nola hasi zen zure “Mintzatu Hokkienera Egitasmoa”? Zein zen zure helburu nagusiena?

Konturatu nintzen jende gutxi zegoela ezagutza hauekin (hizkuntzen biziberritzea) eta ezagutza hori praktikan jartzeko asmoarekin. Ez badut pauso bat ematen aurrera, ez da beste inor egongo zeregin honetan. Helburu nagusienak hizkuntza aniztasunarekiko kontzientzia areagotzea, guraso eta seme-alaben arteko transmisioaren garrantziaz jabetzea eta erabilera-eremuen hedapena dira. 

Nolako sostengua du zure ekimenak?

Ekonomikoki, ezer ez, beraz, guk geuk ordaindu behar ditugu gure ekintzak eta donazioen esperoan egon behar izaten dugu. Hala ere, sare sozialetan laguntza handia dugu eta gure aldarria eta jarduna ezagutzen dituzten gehienek gure alde egiten dute.

Gaur egun Londresen bizi zara. Nola egiten duzu lan zure hizkuntzaren alde hain urrunetik?

Mundua laua da orain; distantziak, birtualki, oso txikiak dira. Gure egitasmoa sare sozialetan zabaltzen dugu eta sarrera, bideo, film eta eduki interesgarria ekoizten dugu publikoarengandik arreta jasotzeko. Entrenamendua eskaintzen diegu sarean hokkieneraren erabilera eremuak zabaldu nahi dituzten horiei, izan zinema zuzendariak, irakasleak, hokkieneraz eskolak eman nahi dituzten unibertsitate irakasleak, ekintzaileak, eta abar. Eskola eta formakuntza hauek sarean ematen ditugu. Edonola ere, Asiara bidaiatzen dut (Malaysia, Singapur eta Taiwan), gutxienez urtean behin eta hilabate pare batez eta ahalik eta zuku gehien ateratzen diot nire bisitari, eragile eta politikariekin bilduz eta ekitaldiak antolatuz posible denean. 

"Gasteizko hitzaldian jorratuko dut komunitate batzuen azpiratze sozialak euren hizkuntzetan izan duen eragin kaltegarria"

Noiz hasi zinen hokkieneran interesa izaten eta zer egin zenuen zure hizkuntzaren alde?

Malaysia hegoaldean dagoen Melaka izeneko herri batean zegoen unibertsitate batean injeniaritza ikasi nuen eta hantxe liluratu ninduen hizkuntza-galerak. Herri honetako hizkuntza eta demografia ezaugarriak nire jaioterria den Penang-en antzekoak dira, baina hizkuntza egoera ezberdinetan erabiltzen zuten han. Gerora, hizkuntza-galera nozitzen zutela ohartu nintzen eta hor hasi nintzen fenomeno honen ingurukoez jabetzen. 

Zer ikusiko du apirilaren 26an Hitz Adina Mintzoko zure hitzaldira doanak?

Ikusleei Txina eta Txinatik kanpoko mandarinera ez diren hizkuntzen galeraren inguruko teoriak eta kausak azalduko dizkiet. Horretaz gain, Txinako hizkuntzen bilakaera nolakoa izan den azalduko dut eta sozialki komunitate batzuk izan duten azpiratzeak euren hizkuntzetan izan duen eragin kaltegarria ere jorratuko dut. Ikusleek, halaber, hokkienera hiztunek dituzten ideologiak eta usteak zeintzuk diren ezagutuko dituzte. Bukatzeko, nire egitasmoaren berri emango diet eta azalduko diet gizarte mailako egitura arazo batzuk gure egitasmoaren arrakastarentzako traba direla eta beharrezkoak direla traba horiek gainditzea gure hizkuntza biziberritu nahi badugu.

Etorkizunik al dago mundu osoan zeharreko hizkutza gutxituentzako?

Bai, baina etorkizunak hizkuntza horietako hiztunen eskuetan daude eta euren biziraupenak sinesmen eta ideologien aldaketa eskatzen du, hizkuntza erabili eta transmititzeko saiakera aktibo eta konbentzituez gain.

Artikulu hau Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hizkuntza gutxituak  |  Txina  |  Filipinak  |  Gasteiz  |  Singapur

Hizkuntza gutxituak kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-05 | Xuan Porta
Asturieraren ahalduntzea

Asturiera –llingua asturiana edo asturianu– desagertze bidean dagoen Europako hizkuntza da, nahiz oraindik ere, posibilitate berri bat daukan normalizatzeko eta bizirik irauteko. Haren aukera datorren legealdian ofizialtasuna lortzea da.


Marc'harid Bouffaut-Merdy. Bretoierazko ikastetxeko zuzendaria
"Ikasleen gurasoen %90 ez da bretoiera hiztuna"

Marc’harid Bouffaut-Merdy zuzendari da Bretainiako Kemperle-ko Diwan ikastetxean. Bretoiera bizirik mantentzeko ahaleginean dihardu. Ez da erraza. Etena izugarria da. Zaharrenek dakite bretoiera, eta haur batzuek; tarteko belaunaldiek galdua dute. Bouffaut-Merdyk kontatu digu nola adinekoek harrituta begiratzen dieten Diwan eskolen bidez, ikasgai guztiak bretoieraz eskainiz, hizkuntza biziberritzen ari direlako. Hiztun zaharrak Frantziar Estatuak zanpatu zituen. Hiztun berriek sarraskiari... [+]


2019-01-25 | Garabide
Argia iluntasunean
MULTIMEDIA - dokumentala

Garabidek jorratzen duen hizkuntza lankidetza edo kooperazio linguistikoan urteetako lanaren bilketa da ikus-entzunezko hau, zehazki Mexikoko nahuatl hizkuntzaren biziberritze esperientzia Tosepan kooperatiba taldean.

Egileak: Nekane Muñoz Poza, Maider Navarro eta Ane Urkola

Dokumental hau Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lana izan zen 2016-2017 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean.


Kurduera eta euskararen arteko lehen topaketa Berlinen

Euskaraldiaren barruan, Berlingo aberastasun linguistikoa aldarrikatzeko Sprachen im Widerstand. Kurdischer una Baskischer Abend ekitaldia antolatu zuen, Euskal Etxeak, Freie Unibertsitateko euskara irakurletza, Etxepare Institutua, Schöneberg auzoko PallasT elkartea eta Ciwan Tengezar kurduera irakasle eta musikariarekin batera.


2018-12-07 | Garabide
arNASA txiKITXUAK: Andeetako bi hizkuntzari eutsi guran
MULTIMEDIA - dokumentala

Garabidek laguntzen dituen bi hizkuntza biziberritze proiektu dokumentatu ditu ikus-entzunezko honek, Kolonbiako Nasa herriarena eta Ekuadorreko Kitxuarena. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko 2015-2016 ikasturteko hiru ikasleren gradu bukaerako lanaren emaitza da. Egileak: Sara Mijangos, Nagore Olmos eta Igone Cerio.


2018-12-02 | Jabi Zabala
Suna Altun. Kurdueraren aldeko ekintzailea
"Francoren garaian euskara zegoen egoeran dago kurduera Turkian"

Garabidek Huhezin antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroan parte hartzen ari da, bigarrenez, Suna Altun hizkuntzalari kurdua (Adıyaman, 1985). Duela bost urte hemendik eramandako ikaspenak gauzatzeko aukera handirik ez du izan, izan ere, kurduera biziberritzeko 2013 eta 2015 bitartean abiatutako ekimen guztiak zapuztu ditu Turkiako gobernuak azken hiru urteotan.


Waran Kangeyan
"Tamilek gogotik eusten diote hizkuntza transmisioari"

Waran Kangeyan (Brent, Londres, Erresuma Batua, 1991) udan izan zen Euskal Herrian. Gaztea da bera eta HIGA, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketara etorri zen.  Tamila da, baina ez da ez Sri Lankan ez Indian jaioa. Londrestik bidaiatu zuen Gasteiza hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten duten gazteak ezagutzeko asmoz.


2018-10-26 | Garabide
"Hizkuntzak eta generoa ez daude aparte, sekula"

Aurreko ostiralean Garabidek Ahalduntzen: hizkuntza eta generoa izenburupean Mondragon Unibertsitateko Bilbao Berrikuntza Faktorian antolatutako lan-saioek (goizez) eta mahai-inguruak (arratsaldez) aurreikuspenak bete dituzte eta dinamika iraunkor baten abiapuntu izan nahi dute hizkuntzaren aldeko aktibismoa eta emakumeen ahalduntzea lotzeko. Kronika honetan mahai-inguruan landutakoaren berri emango dugu.


2018-10-24 | Garabide
"Hizkuntzak eta generoa ez daude aparte, sekula"

Garabidek  "AHALDUNTZEN: hizkuntza eta generoa" izenburupean Mondragon Unibertsitateko Bilbao Berrikuntza Faktorian antolatutako lan-saioek (goizez) eta mahai-inguruak (arratsaldez) aurreikuspenak bete dituzte. Kronika honetan mahai-inguruan landutakoaren berri emango dugu.


2018-10-07
Hiztun Gazteen Topaketa Gasteizen
Etorkizuneko liderrak elkar ezagutzen

Iragan uztailaren 16tik 19ra Gasteizko Letren Fakultatean eta Oihaneder Euskararen Etxean HIGA, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa egin zen. 32 hizkuntza komunitatetako 65 gaztek hartu zuten parte. Horietako bat izan zen Teija Kaartokallio (Inari, Finlandia, 1998), samieraz mintzatzen den gaztea.


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude