ETA

Hogeita hamar iheslarik euren egoera legeztatu dute Baionako kontsuletxean


2013ko martxoaren 4an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Hainbat iheslarik iragan azaroan Azkainen emandako prentsaurrekoa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iheslariok jada ez dute euren aurkako kausarik. Aipatu iturrien arabera, gehienak "ETAren kolaboratzaileak" izan ziren 1980ko hamarkadan. Haien artean ez omen dago etakide "bereziki aipagarririk".

Azken hilabeteetan prozesu politikoan parte hartzeko eta aurrerapausoak emateko borondatea agertu dute iheslariek, "erbestaldiak behin betiko desagerrarazteko". Ingurumari horretan kokatzen da Baionako kontsuletxean erregistratu izana.

Europa Pressek nabarmendu duenez, Espainiako Gobernuak negoziatzeko asmorik ez duen arren, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak adierazi du haien aurkako kausarik ez duten herritarrek euren pasaporteak eskatu ahal ditzaketela, militantzia urteengatik erantzun behar izan gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA
2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Eguneraketa berriak daude