Historikoa: manifestazioetan elkartuko gara

  • Joan den irailaren 20an, politika orokorreko osoko bilkuran, Joseba Egibarrek EH-Bilduri eskaria egin zion: “Baietz esan behar da, busti egingo naiz, ELAk kargu hartuko badit ere”. Bozeramale jeltzaleak esan nahi zuen ezen, autogobernurako oinarrien akordioan aurrera egitekotan, EH-Bildu busti egin behar zela, horretarako DSBEaren (Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta) erreforma onartuz (noski, PSErekin batera laguntza murrizte aldera adostuta dagoen moduan) eta aurrekontuei babesa emanez. Bide batez, Egibarren hitzaldiko pasarte hori El Correo-n eta Deia-n jaso zuten, baina ez Gara-n eta Berria-n. Deigarria.


2018ko urriaren 02an - 15:43

Joseba Egibarren esaldiak badu bere mamia, zenbait egitate oso nabarmen utzi baitu.

Lehena. EAJren ikuspuntutik erabakitzeko eskubidearen inguruko akordioak bere prezioa du, haren politika neoliberala babestea.

Bigarrena. EAJk bere aliatuari irain egin eta umiliatu egin du, latza bota diolarik: ez zara autonomoa, sindikatu nagusiaren menpekoa baitzara.

Hirugarrena da homologatzeko beste irizpide bat ezartzen duela: urtetan, baita orain ere, ezker abertzaleari leporatu izan diote homologazio etikoa falta zitzaiola. Asmatu duten azkena da benetan fidatzeko modukoak izango direla gobernu honen politika babesten dutenean, hots, ELAk jasan ezin duen politikari men egiten diotenean.

Oso deigarria iruditu zait 'Berria'-n Igor Arroyok idatzi duen artikulua: LABeko idazkari nagusiaren albokoak EAJ eta EH-Bilduren arteko oinarrien inguruko akordioa goraipatzen du. Hitz gaiztorik ez dago Egibar aliatuari buruz. Bai, ordea, sindikatu nagusiaz, Arroyoren esanetan nori
eta EAJri mesede egiten omen diolako

Ziurrenik interpelazio horren alderik mingarriena ez da agerikoa: Egibarrek EH-Bilduri irain egiten dio EAJk benetan ez duelako aintzat hartzen oinarriei buruzko akordioa, zeina ezker abertzaleak “historiko”-tzat jo duen. Izan ere, ez baitzaio irain egiten, are gutxiago plazan, bidelagun izatea nahi duzunari. Irainak agerian uzten du bide horretatik joateko asmorik ez dagoela; hain zuzen, Urkulluk osoko bilkura berean etengabe errepikatu zuena: estatutu berri bat %60aren babesarekin (EH-Bildurekin) onartzea hankasartzea litzatekeela, erabakitzen den testu artikulatuak Madrilen ate irekia behar duela...

Ez dakit ezker abertzaleak egingo ote dituen Egibarrek eskatutako etxeko lanak. Baina kontua da oinarrien inguruko akordioa lozorroan dagoela, behin legelari batzorde baten eskutan utzi dutelarik (euren artean, Jaime Iganacio Del Burgo bezalako morroiak). Antza, lana bukatuko dute maiatzeko udal-, foru- eta europar hauteskundeen ondoren (bitartean “demokraziaren festa” gehiago sortzen ez bada). Gero gerokoak.

Politika orokorreko bilkuran gertatu zenak berriro ere agerian utzi du EAJren jokabidea, burujabetza estatusak zenbat axola dion, ezkerraren aurka bere hegemonia erakitzeko duen modua, parlamentuko eta gobernuko ekintzan manca finezza dabilela…

Horregatik oso deigarria iruditu zait Berria-n Igor Arroyok idatzi duen artikulua: LABeko idazkari nagusiaren albokoak EAJ eta EH-Bilduren arteko oinarrien inguruko akordioa goraipatzen du. Hitz gaiztorik ez dago Egibar aliatuari buruz. Bai, ordea, sindikatu nagusiaz, Arroyoren esanetan nori eta EAJri mesede egiten omen diolako.

Nire ustez, honek guztiak gauza batzuk agerian utzi ditu, aurrez ere ezagunak zirenak: ELA oztopo objektiboa da euskal ezkerrak politika instituzionalean homologa daitezen eskuinaren politikak lagunduz. Eta ELA oztopoa da jeltzaleek saldu nahi duten euskal oasiaren istorioa behin betiko finka dadin; istorio edo diskurtso honi oihartzun egokia ematen dio goizetik gauera sare klientelar eta mediatikoak, non murgilduta gauden.

ELAn harro gaude geure gain hartu dugun rol horrekin. Arnaldo Otegik esanagatik kritikatzea gauzarik errazena dela, nik zin egiten diot ez dela halakorik. Ez da erraza oposizioa eraikitzea, diskurtso alternatiboaren pedagogia egitea, egunez egun eraldatze-proiektu baterako eta botereei aurre egiteko militanteak erakartzea. Aitzitik, zaila da, eta nekagarria. Are okerrago: garaipena ez dago ziurtatuta. Egin beharrekoa besterik ez da.

Nire ustez, baztertu egin behar da ameskeria bat: gehiengo instituzionala ez da benetakoa; zeruari ezin zaio eraso egin; ezkerrik ez dago prekarietatearen infernura jaitsi ezean; ez dago subiranotasunik pobretzen ari diren gehiengo horiek irabazi gabe; onartu behar dugu hegemonia neoliberalaren garaiotan basamortuko zeharkaldia egin behar dela, “bloke” berri bat osatu arte (halakorik lortzen badugu). Bloke hori bai litzatekela “historikoa”, eta ez oinarrien inguruko akordioa, zeinari trufa egiten dion ez ELAk, baizik sinatzaileetako batek.

Igor Arroyok aipatzen du orain dela urtebete ELAk eta LABek plazaratu zuten agiria. Ni ere bat nator hura garatu beharrarekin; hain zuzen testuan adierazitako konpromisoa aintzat hartuz: “Ezkerreko aliantzak sustatu eta elkarlanean aritu. Horretarako, beharrezkoa da ezker politikoak agenda soziala lehenestea agenda soberanistaren oinarri gisa”.

Manifestazioetan elkartuko gara.

Xabi Anza, ELAko Batzorde Eragileko kidea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude