“Historia ofizialetik at gelditu den material asko dugu Lazkaoko artxibategian”

  • Euskal Herriko azken 50 hamarkadetako historia soziopolitikoa eta kulturala ezagutzeko erreferente da Lazkaoko Beneditarren dokumentazio funtsa. Funtsak orotariko afixa eta pegatinez gain, euskal mugimendu politikoei edota euskal gaiei buruzko ehunka artxibo gordetzen ditu.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko urriaren 1ean - 07:00
Azken eguneraketa: 10:09
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Juan Jose Agirre Begiristainek sortu zuen, Beneditarren Monasterioko liburuzaina zelarik. Fundazioan laurogeitik goiti bilduma dokumental daude, politikoak, lan munduarekin lotura dutenak, gizarte alorrekoak edota kulturalak. Bertan esku-orriak, barne dokumentazioa, prentsa zatiak edota agiriak atzeman daitezke. Gutxienez, 22.000 afixa eta 25.000 otokolanta gordetzen dituztela neurtzen dute.

Miren Barandiaran fundazioko langileak azaldu digunez, azken hamarkadetako "kontakizun ofizialetik at" gelditu den eta "galtzeko lanjerrean" zen historiaren parte hori biltzen entseatu dira, ikerlariek helduleku material bat ukan dezaten beren ikerketen ontzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!