Hirugarren pisutik erori da 20 urteko langile bat Lasarten

  • Astelehenean gertatu zen ezbeharra, gaztea obra lanetan zebilela. Lan istripuak politraumatismoak eragin dizkio.

Lan istripuak salatzeko elkarretaratze bat, Bilbon (Argazkia: Ecuador Etxea)

2019ko urriaren 08an - 09:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Segurtasun sailak emandako informazioaren arabera, laz istripua astelehen arratsaldean jazo zen, 18:20 aldera. 20 urteko gaztea obra lanetan ari zen Lasarteko Ostaran kaleko 4. zenbakian, eta hirugarren pisutik erori zen.

Gaztea Donostia ospitalera eraman zuten anbulantzian. Istripuak politraumatismoak eragin dizkio.


Eguneraketa berriak daude