Astelehenean gertatu zen ezbeharra, gaztea obra lanetan zebilela. Lan istripuak politraumatismoak eragin dizkio.
Segurtasun sailak emandako informazioaren arabera, laz istripua astelehen arratsaldean jazo zen, 18:20 aldera. 20 urteko gaztea obra lanetan ari zen Lasarteko Ostaran kaleko 4. zenbakian, eta hirugarren pisutik erori zen.
Gaztea Donostia ospitalera eraman zuten anbulantzian. Istripuak politraumatismoak eragin dizkio.