Hirugarren gazte batek ere salatu du Ertzaintzak zauritu zuela Tolosan

  • Gazte horietatik bik epaitegietan salatu dute gertatutakoa. Horrez gain, begian zauritutako gazteari dagoeneko ebakuntza egin diote.


2024ko otsailaren 21ean - 09:45
Azken eguneraketa: 11:23
Poliziaren indarkeria salatzeko elkarretaratzea Tolosan (Gipuzkoa)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hiru dira dagoeneko Ertzaintzaren oldarraldiaren ondorioz Tolosako (Gipuzkoa) inauterietan zauritutako gazteak.  Villabonako (Gipuzkoa) 16 urteko gaztea izan zen salatu zuen lehena. Ostean, Tolosan egindako elkarretaratzen batean gaztearen aitak salatu zuen bigarren gazte batek ere foam jaurtigailuak eragindako kolpe bat zuela sudurrean. Berria egunkariak ere argitara eman du hirugarren zauritu bat egon zela. 

Familiak iragarri duenez, Tolosako epaile batek ikerketa abiatu du ofizioz eta familiak akusazio partikularra jarri du. Horrekin batera, ertzaintzak zauritutako hirugarren gazteak ere epaitegietan salatu du gertatutakoa. 

Erretinaren haustura geldiarazita

Asteartean, otsailaren 20an, egin zioten ebakuntza begia larri zaurituta duen gazteari, eta familiak azaldu duenez medikuek aurre ikusi bezala atera da ebakuntza. Helburua zen erretinaren haustura geraraztea, gehiago zabaldu ez zedin. Enfokatzeko eta argitasuna behar bezala jasotzeko garrantzitsua da lente kristalinoa. Gazteak oraindik ez daki zein ondorio fisiko izanen dituen, baina ez du lehen bezala ikusiko. 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Polizia gehiegikeriak kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 11
Ertzaintzak herritar bat pistolaz apuntatu du eta lekukoak mehatxatu ditu
LEKUKOTASUNA | “Poliziak auzoan darabilen biolentziarekin nazkatuta nago”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.