Hiru itzultzaile neuronal euskararentzat urtebeteko epean

  • Aste honetan aurkeztu du Jaurlaritzak bere itzultzaile neuronala (albistea geurean, probatu hemen). Hamabi hilabetean aurkeztutako hirugarrena da, iazko azaroan Modela.eus aurkeztu ondoren, eta aurten Batua.eus sarean azaldu ostean (hau ere Sustatun komentatua). Jatorri beretik garatutako hiru adar dira. Multiplizitatea ona ala txarra den, horra eztabaida posible bat.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 18an - 11:12

Itxura batean, hiru aplikazio hauek ikerketa proiektu komun batean dute jatorria. Modela.eus aurkeztu zenean, SPRI ekonomia sustapenerako erakundeak iragarri zuen zenbait erakunde aritu direla elkarlanean oinarrizko teknologia egiten: "ISEA, Ametzagaiña, Vicomtech, Elhuyar Fundazioa eta UPV/EHUko IXA taldea. Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Enpresa Sailaren finantzaketa jaso du, SPRI Taldeko Elkartek programaren bitartez."

Proiektu haren lehen umea, Modela.eus, Elhuyar eta Mondragon Linguaren garapen gisa agertzen da sarean, eta eskaintza komertziala ere badu berekin.

Batua.eus, berriz, Vicomtech ikertegiaren zigiluarekin dago sarean aurtengo ekainetik, nahiz eta itxura batean ez duen izan aurkezpen publikorik. Euskaltel eta Mondragon Linguaren babesletza omen du proiektu honek, eta EITBk ere parte hartzen du bertan, Sustatun iragarri genuen bezala.

Proiektu paraleloen ugaritasun honetaz, artikulua idatzi zuen Josu Walio PuntuEus fundaziokoak, Euskararen teknologia errepikatuak, non zera zioen:

"Ez dugu itzultzaile automatiko bat euskararentzat, ezta bi ere, gehiago ditugu: Elhuyarrek garatutako Modela.eus batetik eta Vicomtech-en Batua.eus bestetik. Biek Eusko Jaurlaritzak finantzatutako ikerketa proiektu bera dute oinarri nahiz eta bakoitzak garapen propioa jarraitu duen. Eta bitartean, Eusko Jaurlaritzak bere aldetik beste dirutza bat gastatu du Alemaniako Lucy Software enpresarekin bere itzultzaile automatikoa garatzen".

Lucyk egindako hura gainditu (ordezkatu beharbada?) egiten du, itxura batean, aste honetan aurkeztutako Jaurlaritzaren tresna berriak. Teknologia garapen errepikatuen adibide gehiago eman zituen Waliñok artikuluan, eta azkenean ondorioztatu:

"Lankidetza eta lehia konbinatzen dituzten merkatuak omen dira berritzaileenak, baina gure kasuan faktore bat falta zaigu: masa kritikoa. Euskararen merkatuak ez du nahikoa tamaina teknologia bikoizketa bideragarri izan dadin. Hobe genuke baliabide teknologiko zein ekonomikoak euskararen burujabetza teknologikoa errealitate bihurtzera bideratuko bagenitu lankidetzaren bidez. Hori bai izango litzateke berrikuntza."

Gaiaren harira, beste iruzkin interesgarri bat ere egin zuen Twitterren Mikel Artetxe informatikariak (hain zuzen ere, itzulpengintza neuronalean aditu bat):

"lkarlana sustatzearekin ados, baina aktore eta produktu ezberdinentzat tokia uztea ere sanoa izan daiteke. Gakoa da diru publikoz finantzatutako lana libre egitea exijitzea (kodea + datuak). Hori da benetako "errepikapena" eta etorkizuneko menpekotasunak ekiditeko modua."


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itzulpengintza
Erika Gonzalez. Australian ere zakurrak hanka-hutsik
"Pribilegiatua sentitzen naiz, baina gogotik lan egin behar izan dut"

Hamasei urte zeramatzan Gabonak hemengo etxean igaro gabe. Urruti baita beti Australia. Haatik, lanak Euskal Herrira etortzeko aukera eman zion iragan urtearen amaieran, eta Lazkaon izan genuen aurtengo jaietan. Hangoak hango eta hemengoak hemengo, ibili dituen bide bihurri... [+]


Amaia Gabantxo
"Kultur biolentzia da euskal literatura gaztelaniazko bertsiotik itzultzea ingelesera"

Idazle, itzultzaile eta kantari da, euskarazko literatura ingelesera itzultzen espezializatua, eta aitzindari ere bai lantegi horretan. Hainbat sari eta merezimendu jasotakoa, Miren Agur Meabe idazlearen Hezurren erretura ingelesera itzuli, eta Etxepare saria jaso du oraindik... [+]


Elhuyarren itzultzaile neuronalak ahotsa du orain

Aukera ematen du itzulpenak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez eta galegoz entzuteko. Bestalde, itzultzaile neuronala Telegramen integratu du Elhuyarrek, mezuak itzultzeko aukera ematen duena.


2023-10-13 | ARGIA
Urriaren 21ean egingo da Heptameronaren irakurketa Orbaizetan

Pandemiako 2020 itxialdian hasi ziren itzultzen Margarita Nafarroakoak idatzitako Heptamerona liburua. 2021etik urtero irakurraldi bate ere egiten dute Booktegik eta Nafarroako Ateneoak antolatuta.


Eguneraketa berriak daude