Hiru greba egun deitu dituzte Arabako metalaren sektorean maiatzerako, hitzarmen duin baten alde

  • SEAko patronalak "proposamenik gabe" jarraitzen duelako, ELA, CCOO, LAB, USO, CGT eta ESK sindikatuek greba deitu dute maiatzaren 18, 24 eta 26an.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko apirilaren 06an - 09:27
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sindikatuek aho batez salatu dute Arabako metalaren negoziazioak 4 urte daramatzala blokeatuta, inolako aurrerapenik gabe, patronalak ez baitu negoziatzeko borondaterik.

Egoera horren aurrean, ELA, CCOO eta LAB akordio batera iritsi ziren 2021eko abenduan, Arabako Metalaren Hitzarmen Kolektibo duin bat izateko negoziazioak eta ekintza sindikalak bultzatzeko eta, ondoren, USO-ESK-CGT batu zitzaizkion. Hiru hilabete eta lau bilera egin ondoren, egoerari erantzungo dion patronalaren erantzunaren zain jarraitzen dute. Bitartean, sektorean “arazoak eta prekarietatea pilatzen” ari direla ere azaldu dute: “bizitzaren garestitzeari aurre egin ezin dioten soldatak, lanaldi oso altua eta malgutasun handia, kontratazioan iruzurra, behin-behinekotasun handia eta ABLEak, azpikontratazioa gorantz, emakumeen diskriminazioa sektore oso maskulinizatu batean, lan istripu ugari egungo egoeretara egokitzea…”, zerrendatu dute.

Gauzak horrela, maiatzean hiru greba egun deitu dituzte sindikatuek, hilaren 18an, 24an eta 26an. Patronala-SEA mugitzea eta sektorearen arazoei erantzungo dieten edukiak lortzea espero dute.

Sindikatuen plataforma bateratuak, besteak beste, honako aldarrikapen hauek ditu: KPIaren gaineko soldata igoerak, 1.400 euroko gutxieneko soldatarekin 14 ordainsarietan, lanaldiak jaistea, azpikontratetako langileentzako subrogazioa, kontratazioko iruzurraren aurkako neurriak, behin-behinekotasuna eta malgutasuna mugatzea, berdintasuna lortzeko neurriak, lan osasuna bermatzeko neurriak, baimenak hobetzea eta hitzarmena aplikatzeko bermeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: "BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea"

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude