Hilketak, bortxaketak, gerra zikina: Altsasukoa baino zigor eskaera txikiagoak dituzten hamar kasu

  • Harridura eta haserrea sortu ditu Altsasuko gazteentzat Espainiako Estatuko fiskaltzak egindako espetxe eskaerak: 62 urte eta erdi, 50 eta 12 urte eta erdikoak dira eskariak. Senideek, alderdi politikoek eta eragile sozial ugarik neurrigabekotzat jo dute. Zenbateraino da neurrigabea ordea? Konparazio batzuk egin ditugu.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko uztailaren 06a

Marta del Castilloren bortxaketa, erailketa eta gorpuaren desagerrarazteagatik fiskaltzak 52 urte eskatu zituen Miguel Carcañorentzat. Azkenean, 21 urte eta hiru hilabetera izan zen kondenatua 2012an.

Sergio Moratek 2015ean Cuencan Laura del Hoyo eta Marina Okarynska itota erail zituelako 48 urte eskatu berri ditu fiskaltzak.

José Bretónek bere hiru urteko semea eta sei urteko alaba hil eta sutara bota zituen gorpuak. Fiskalak horrela eskatuta, 40 urtera izan zen kondenatua.

2008ko San Ferminetan Nagore Laffage bortxatzen saiatu, hil eta gorpua desagerrarazten saiatzeagatik  hamazazpi urteko eskaera egin zuen fiskaltzak, hiltzaileak biktimaren familiari 126.853 euroko kalte-ordaina aringarri gisa hartuta. Baimen bereziekin kalean da jada Diego Yllanes.  

Iazko San Ferminetan berriz, bost gizonen artean neska bat bortxatu eta zituen gauza guztiak lapurtzeagatik 22na urteko zigorra eskatu berri du fiskaltzak bostentzat.

Lugon bere bikotekide ohia zen Tatian Vazquezi 54 labankada eman zizkion Ibrahima N.-rentzat 27urteko zigorra eskatu zuen epaileak.

Ustelkeria delituetan sona handien izan duen Gürtel auziaren barruan, Luis Bárcenasentzat Altsasuko gazteena baino kartzela zigor baxuagoa eskatu du fiskaltzak. 42 urte sei deliturengatik, tartean eroskeria, iruzur fiskala, dokumentazioa faltsutzea eta kapitalen zuritzea.

GALen ekintzak baino larriagoa da Altsasukoa?

Guda zikinarekin lotutako auzietan fiskaltzak batzuetan kondena handiagoak proposatu dituen arren, kondenatuek kartzelan pasatako denborak ez du zer ikusirik orain eskatzen ari diren zigorrekin.

Adibidez, Santi Brouarden erailketagatik 1993. urtean egindako epaiketan, kondenatu zuten Rafael Lopez Ocaña, 33 urteko espetxe zigorra ezarriz.

Lasa eta Zabalaren auzian 2000ko apirilaren 26an zigortutako Jose Julian Elgorriaga Goyeneche PSOEko buruzagi eta Gipuzkoako Gobernadore Zibila eta Enrique Rodriguez Galindo, Intxaurrondoko komandantea (gero Guardia Zibileko generala), 75 urteko espetxe zigorrera. 21 hilabete egin zituen espetxean lehenak eta lau urte eta lau hilabete bigarrenak.

1983an Segundo Marey bahitzeagatik, orduko ministro zen Jose Barrionuevo eta Estatuko Segurtasun idazkaria zen Rafael Veraren aurka, 23 urte eskatu zituen fiskaltzak. Hamar urtera kondenatu eta hiru hilabete egin zituzten kartzelan indultua jaso aurretik.

Altsasuko auzia ordea ez da Espainiako Auzitegi Nazionalak egiten duen lehen eskaera neurrigabea. Asier Tapia Zulaika donostiarraren kontra 111 urte eskatu zituen 2005ean fiskaltzak, 2001ean Haikaren izenean emandako prentsaurreko batengatik. 2006an ere, Iñaki de Juanaren kontra bi iritzi artikulurengatik 96 urteko zigorra eskatu zuen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Altsasuko gazteak

Altsasuko gazteak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-12-28 | Berria egunkaria
Altsasukoen auzia berrikusteko saioa urtarrilaren 23ra atzeratu dute

Hilaren 14tik 16ra bitarte zuten egitekoa auzi saioa, baina astebete atzeratu dute, eta urtarrilaren 23an eta 24an izango da, Espainiako Auzitegi Nazionalean.


Bi epaile auzitik baztertzea eskatzeagatik 600 euroko isuna ezarri diete Altsasuko gazteei

Altsasuko zortzi gazteen abokatuek eskatu zuten apelazio auzitegiko hiru epaileetatik bi ezesteko, Guardia Zibilaren dominak jaso zituztela eta inpartzialtasunik ez dutela arrazoituta.


2018-11-29 | Hala Bedi
Aitor Agirrezabal, kazetaria
"70eko hamarkadako Belfast bezala irudikatu dute Altsasu"

Altsasu. El caso Alsasua liburua aurkeztu dute. Aitor Agirrezabal da egileetako bat, eta bera izan dugu gaur Hizpidean proiektuaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko.


2018-11-21 | Iņigo Igartua
Kalez jantzitako guardia zibilek Altsasuko gazteak probokatu dituzte beste behin

Berehala identifikatuak izan ziren kalez jantzitako guardia zibilek gazte ugari probokatu dituzte Altsasun joan den larunbat gauean. Gazteei beren izenez deitu eta “orain bai, lau baten aurka” bezalako esaldiekin kalera borrokatzera joateko “gonbiteak” luzatu dizkiete.


Txarrenari onena ateratzen jarraitzen dute

Altsasukoak Aske jardunaldiak izan dira Iruñean eta jendetzak hartu du parte. Gazteluko plazan izan zen elkarretaratzean ere herritar askok hartu zuten parte.


Altsasuko gazteak, bi urte preso

Zaballako espetxean dira zazpiak. Adur Ramirez, Oihan Arnanaz eta Jokin Unamunori gutxienez sei urte geratzen zaizkie, Iñaki Abadi bost, eta Aratz Urrizola, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari lau eta erdi.


2018-11-11 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Irudi batek mila hitz

Utzi Altsasu bakean

Eskuin muturreko España Ciudadana plataformaren deialdiari erantzunez, Espainiako Estatuko txoko askotatik etorritako ehunka lagun elkartu ziren Altsasuko  plazan –Foruzaingoa eta Guardia Zibilak gotorleku bilakaturikoa–.


2018-11-09 | ARGIA
Lehen irudiak: honela jo zituzten kanpaiak Altsasun eskuin-muturraren ekitaldian

Azaroaren 4ko Altsasun España Ciudadanaren ekitaldia oztopatzeko hainbat gazte elizako kapandorrera sartu eta kanpaiak jo zituzten. Polemika eragin du ekintza horrek eta orain Mozal Legeaz zigortu nahi ditu Foruzaingoak. Altsasu Faxismoaren Kontra herri plataformak prentsaurrekoa antolatu du azaroaren 10ean 13:00etan Altsasuko plazan, eta horren harira bideoa zabaldu dute.


2018-11-06 | Ahotsa.info
Altsasu Auziaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 16 eta 17an Iruņean

Altsasukoak Aske eta Altsasu Gurasoak taldeek antolatu dituzten jardunaldietan eztabaidak eta hitzaldiak izanen dira eta Gaztelu Plazan eginen den elkarretaratze batekin amaitu dira. Katakrak liburudendan ospatuko dira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude