Hilekorako produktuen eta preserbatiboen BEZa %4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak

  • 2019an hitzeman zuen PSOE eta Podemosen gobernu koalizioak hilekorako produktuen BEZa jaitsi edo ezabatuko zuela, baina azkenean 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan txertatuko dute neurria, BEZa %10etik %4ra apalduta.


2022ko irailaren 30ean - 10:47
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Maiatzean atzera bota zuen Espainiako Ogasunak tanpoi, konpresa edota kopa menstrualei BEZa %10etik %4ra jaisteko neurria, Abortuaren Lege erreforman txertatu nahi zutena. Irene Montero Berdintasun ministroak gogorarazi zuen emakumeen %22ak dioela ezin dituela oinarrizko produktu horiek ordaindu, eta esan zuen BEZa apaltzeko edo ezabatzeko eztabaidatzen segiko zutela. 2019an jada gobernu koalizioak hitzeman zuen neurri hori ezarriko zutela, baina azkenean 2023ra arte itxaron behar izango da.

2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan sartuko dute produktu hauen BEZaren jaitsiera: menstruazio produktuena, preserbatiboena eta medizinalak ez diren antisorgailuena. Ez diete BEZa jaitsiko haurrentzako zein helduentzako pixoihalei, nahiz eta Podemosek hori ere eskatu zuen.

Hilekorako produktuak doan

BEZ oso murriztuarekin, baina hilekorako oinarrizko produktuak ordaintzen jarraitu beharko du Hego Euskal Herriko biztanleen erdiak. Beste toki batzuetan, ordea, dohainik eskuratzeko aukera dute. Besteak beste, Ipar Euskal Herriko unibertsitateetan eta ikasle egoitzetan tanpoiak eta konpresak doan banatzen hasi ziren 2021ean, Frantziako Gobernuak ikasle elkarteekin eginiko akordio baten ondorioz.

Halaber, Eskoziako Parlamentuak 2020an erabaki zuen hilekorako produktu higienikoak doakoak izatea; munduko lehen herrialdea izan zen eskola eta unibertsitateetan produktu horiek dohainik ematen, Berria egunkariak jaso duenez. Zeelanda Berrian ere 2021ean hasi ziren ikastetxeetan doan ematen menstruazio produktuak.


Hilekoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
Berriketa gutxi
Basatiak

2023ko martxoaren 29
Materialismo histerikoa
Kamehameha egoerak

2023ko urtarrilaren 22
Hilekoa Euskal Herriko literaturan II
Odola darie irudiei

2022ko irailaren 21
Hilekoa

2022ko irailaren 1
Hilekoa Euskal Herriko literaturan I
Odola dario literaturari

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...