Espainiako Abortuaren Lege erreformak ez du jaso hilekoaren produktuei BEZa jaistea

  • Maiatzaren 17an onartu dute Espainiako Abortuaren Lege erreformaren zirriborroa. Berrikuntza nagusia da hileko mingarriagatik emakumeek hiru eguneko gaixo-agiria eduki ahalko dutela. Bestalde, 16 urtetik gorako andreek ez dute gurasoen baimenik beharko abortatzeko.


2022ko maiatzaren 17an - 10:49

Azken asteetan eztabaida mordoa piztu du Espainiako Abortuaren Lege erreformak, eta azkenean asteartean onartu dute legearen zirriborroa Ministroen Kontseiluan; 2023an sartuko litzake indarrean. Espainiako Gobernu koalizioak akordioa lortu du puntu nagusi batzuetan, baina ez dute aurrerapausorik lortu beste batzuetan: ez diete BEZa jaitsiko tanpoi, konpresa edota kopa menstrualei, Ogasunak ez baitu onartu. Egun, %10eko BEZa dute hilekorako produktu higienikoek, eta %21ekoa hilekorako kuleroek. Irene Montero Berdintasun ministroak zehaztu duenez, emakumeen %22ak dio ezin dituela ordaindu oinarrizko produktu horiek.

Monterok jakinarazi du puntu hori eztabaidatzen jarraituko dutela Estatuko Aurrekontu Orokorretan, BEZa %4ra jaitsi edota ezabatzeko. Neurri horrek 30 milioi euroko kostua izango luke Espainiako Ogasunean, eta Monterok gogorarazi du Madrilgo M-30 errepidean xahututako gainkostuarekin 69 urterako gastua ordaindu ahal izango luketela.

Bestalde, hileko mingarria jasaten duten emakumeek hiru eguneko gaixo-agiria eskuratzeko aukera izango dute. “Aldi baterako ezintasun berezitzat” hartuko dute, eta ez da gutxieneko kotizaziorik beharko baja hori izateko. Estatuak hartuko luke bere gain kostu hori. Europan aitzindaria den neurri horrek zalantzak ere piztu ditu: ea praktikan enpresek nola jokatuko duten baimen hori hartzen duten emakumeekin, eta ea ez den horregatik diskriminatuko langilea.

Abortatzeko eskubidea

PSOEren eta Unidas Podemosen arteko beste adostasuna abortuari dagokiona izan da: 16 urtetik gorako emakumeek ez dute gurasoen baimenik beharko haurdunaldia eteteko. 2010eko legeak jasotzen zuen neurri hori, baina Mariano Rajoyren PPko gobernuak puntua aldatu zuen 2015ean, eta ordutik adin txikikoen gurasoek onartu behar dute alabaren abortatzeko erabakia. Azken erreformarekin berriro itzuliko zaie eskubide hori 16 urtetik gorako neskei. Eldiario.es atariak bildutako datuen arabera, adin txikiko emakumeen %90ak gurasoen laguntzarekin abortatzen du, eta, beraz, salbuespenetarako dago aurreikusita neurria, etxekoen babesa ez dutenei legearen babesa bermatzeko.

Erreformak jasoko duen beste puntu bat da haurdunaldiaren 39. astetik aurrera baimen-agiria hartzeko aukera izango dutela haurdunek, erditze-aurrea prestatzeko. Alegia, erditzea aurreikusten den eguna baino astebete lehenago. Erreformaren aurreneko zirriborroan baimen hori 36. astean ematea aurreikusten zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude