Kirolean hilekoa gehiago ikertu dadila eskatu du Dina Asher-Smith atletak

  • Erresuma Batuko Dina Asher-Smith zen Munichen jokatu berri diren Europako Atletismoko Txapelketan 100 metroko lasterketa irabazteko hautagai nagusia, baina azkena egin zuen. BBC hedabidearen elkarrizketan aditzera eman du hilekoaren eraginek zaildu ziotela lasterketa eta kirol zientzietatik zikloa gehiago ikertzeko eskatu du.


2022ko abuztuaren 23an - 11:04
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abuztuaren 16an jokatu zen 100 metroetako finala eta zangoko kalanbreen ondorioz herrenka amaitu zuen lasterketa Dina Asher-Smithek. Baina ondoren, abuztuaren 26an jokatuko zen 200 metroetako finalerako sailkapen lasterketan azkarrena izan zen eta hori lortu ostean adierazpen hauek egin zizkion BBC hedabidearen kirol kateari:

"[hilekoa] Kiroleko gai handi bat da emakumeentzat"

"Nik uste dut jende gehiagok ikertu behar duela kirol zientziaren ikuspegitik".

"Batzuetan, ibilbide sendoa duten neskak ausaz amiltzen ikusten dituzu, eta barrutik benetan borrokan ibili dira".

"Finantzaketa gehiagorekin egin liteke, gizonen kontua balitz gauzei aurre egiteko milioi bat modu ezberdin izango genituzkeelako".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hilekoa
2023ko martxoaren 29
Materialismo histerikoa
Kamehameha egoerak

2023ko urtarrilaren 22
Hilekoa Euskal Herriko literaturan II
Odola darie irudiei

2022ko irailaren 21
Hilekoa

2022ko irailaren 1
Hilekoa Euskal Herriko literaturan I
Odola dario literaturari

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!