(H)ilbeltzaren seigarren edizioa egingo dute Baztanen

  • Euskal nobela beltzaren astea egingo dute aurten ere Baztanen, urtarrilaren 20tik 26ra. Genero beltza ardatz, egitarau oparoa osatu dute.


2020ko urtarrilaren 7an - 11:42
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Seigarren urtez jarraian, baztandarrek genero beltzari eskainiko diote tartea urtarrilean. Nobela beltzaren jaialdiak seigarren edizioa du 2020koa, eta hainbat ekintzaz jositako egitaraua dakar. Solasaldiak, mahai-inguruak, liburu aurkezpenak, errezitaldiak edota erakusketak antolatu dituzte, besteak beste.

Jaialdiaren astea baino egun batzuk lehenagotik jarriko dute ikusgai Begoña Durruty-ren Bereterretxeren Kanthoria erakusketa, Arizkunenea kultur etxean.

Irakurle talde batek jarri zuen martxan (H)ilbeltza, 2015. urtean. Genero beltzak interesa pizten zuela ikusirik, ordutik euskal nobela beltzaren astea antolatu dute urtero. Inguruetan urteko lehen hilabeteari ilbeltza deitzen zaiola probestuz, (H)ilbeltza eman zioten izena jaialdiari.

 

 


Irakurri gehiago: Kultura Baztan Euskal Herria Nafarroa
Kultura kanalean gehiago
2026ko uztailaren 29
Lurraldea eta arkitektura
Aberats

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...