Grezia astindu du Poliziak tirokatu eta astebetera hil den Kostas Fragulis gaztearen kasuak

  • Abenduaren 5ean, Greziako Tesalonika hirian, Poliziak buruan tiroa jo zion 16 urteko mutiko bati, ustez 20 euro ordaindu gabe joatearren gasolindegi batetik. Zortzi egunen buruan, asteartean hil egin da gaztea. Azken astean ez dute etenik izan protestek, eta hilketaren berri izan ondotik, haserrea bizitu da herrialdean; hainbat tokitan mobilizazio jendetsuak egin dira asteartean. Egunotan behin eta berriz salatu dutenez, arrazakeria dago hilketaren atzean, gaztea erromania baitzen.

Emakume bat protestan, Fragoulis gaztearen argazki bat eskutan duela.

2022ko abenduaren 14an - 09:42
Azken eguneraketa: 13:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ZIUn astebete igaro ostean, asteartean hil da Kostas Fragoulis 16 urteko greziarra, Poliziak tirokatua izan ondoren. Iragan abenduaren 5ean, Tesalonikako gasolindegi batetik igaro ostean, poliziek atzetik jarraitu zuten Fragoulis, ustez 20 euro ordaindu gabe ospa egitearren. Segimendu horretan egin zuen tiro Poliziak Fragoulisen aurka, eta tiroetako batek buruan jo zuen gaztea. Ordutik egoera larrian egon da, hil den arte. Astearte goizean eman dute gaztearen heriotzaren berri. Hilketa salatuz, Greziako toki ugaritan mobilizazio jendetsuak egin dira bart. Poliziak emandako datuen arabera, gutxienez 60 dira atxilotutako pertsonak.

Fragoulisen aurkako erasoaren berri jakin bezain pronto, mobilizazioak hedatu ziren herrialdean, eta protestan bildutako herritarren eta Poliziaren artean istiluak sortu ziren Tesalonikan zein Atenasen. Tesalonikan, Fragoulis artatzen ari ziren ospitale kanpoalderaino iritsi ziren enfrentamenduak.

Atenaseko kaleetan barrena abiatutako manifestazioaren buruan zioazen orain urtebete Poliziak tiroz hildako Nikos Sabanis 18 urteko gazte erromaniaren anaietako bat, arreba eta aita, Ijitoak zirelako egin zuten tiro zioen pankarta eusten. Izan ere, egunotan etengabe salatu izan dutenez, Fragoulisen aurkako erasoa arrazakeriak eragindakoa da, erromania baitzen. Ildo horretan, Grezian bizi den Hibai Arbide kazetariak sare sozialetan adierazi zuen Fragoulisena ez dela gertakari isolatua, eta Grezian, ustezko delitu txikiengatik, Poliziak sistematikoki hiltzeko asmoz tiro egiten duela ijitoen aurka. "Ijitoen eta payoen arteko bizi esperantzan desberdintasun gehien duen Europako Batasuneko herrialdea da Grezia", azpimarratu zuen. Kazetariak jakinarazi duenez, gertakariaren biharamunean egindako mobilizazioetan, ondoko leloa izan zen errepikatuena: "Ez zen gasolinagatik izan, ez zen diruagatik izan, poliziek tiro egin zuten ijitoa zelako".

Hiltzera tiro egin izana ezeztatu du gertakariengatik akusatutako agenteak. Abenduaren 6an pasa zen epailearen aurretik, armaren erabilera legez kanpokoa egitea eta doloarekin giza hilketaren saiakera gauzatzea egotzita. 34 urteko akusatuak, bere buruaren defantsan, adierazi zuen ez zuela hiltzeko asmoekin esku-hartu eta gaztea beldurtzeko "airera" egin zuela tiro lehenbizi, eta lurrera apuntatuz bigarren aldiz. Bigarren tiro hori nahi gabe desbideratu izana iradoki du, deklaratu duenez errepidea aldakorra baitzen eta ondorioz tiro egitean arma asko mugitzen baitzitzaion. Arbidek akusatuaren bertsioa gezurtatzera datorren detaile batez informatu zuen: tiroketa gertatutako inguruetan bala bat aurkitu zuten, hotel baten ateko markoan sartuta. "Horrek frogatzen du Poliziak ez zuela airera tiro egiten ohartarazpen gisa, baizik eta hiltzera tiro egiten zuela".

Akusatutako polizia epaitegietan zen bitartean, kanpoan bildu ziren hainbat pertsona justizia eskatuz. Keinu sinboliko gisa, bertan bildutakoek 20 euroko billeteak erre zituzten, pertsona baten bizitza dirutan ordaindu ezina dela adierazteko:

 

Epaitegi aurrean ere istiluak sortu ziren. Hainbat iruditan jasota dago Polizia nola oldartu zitzaien epaitegiko ateetan bildutakoei, ondoren Fragoulisen aitaren aurka egiteko, lurrean dela kolpatuz:

 

Poliziak hildako gazteen zerrenda luzean izen bat gehiago

Poliziaren bortizkeriak Greziako egutegian gorriz markatutako datarekin bat egin du Fragoulis gaztearen aurkako erasoak. Duela hamalau urte, abenduaren 6an, hil baitzuen polizia batek Alexis Grigoropoulos 15 urteko gaztea, Atenasko Exarchia auzoan. Gaztea kalean zegoen lagunekin poliziaren tiro batek bihotzean jo zuenean. Egunean bertan egin zuten eztanda istiluek, 2008ko erreboltari bide emanez. Ordutik data esanguratsua da askorentzat abenduaren 6a, eta urtero-urtero kaleak hartzeko arrazoi izaten da.

Fragoulisen aurkako Poliziaren erasoa data horren bezperetan jazo izanak giroa berotu du aurten, eta goiz horretan Polizia gaztearen aita kolpatzen erakusten zuten irudiak haserrea areagotu zuten. Istiluak ugariak izan ziren bai Atenasen zein Tesalonikan. Ordutik, mobilizazioek ez dute etenik izan.

Antza, manifestazioetan ohikoa den lelo batek Poliziak azken urteetan hildako gazteak izendatzen ditu. "Hainbeste dira, Fragoulisena ez dela metrikan sartzen", idatzi zuen astelehenean Arbide kazetariak, gaztearen heriotza ezagutu berritan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


SOS Arrazakeriak salatu du Polizia manteroei oldartu zaiela Iruñean

Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".


2025-07-10 | Gedar
Justizia Aranarentzat plataforma aurkeztu dute Bilbon, Poliziaren inpunitatearen eta abusuen aurka

Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.


2025-07-02 | ARGIA
Nahel Merzouk tiroz hil zuen Florien M. polizia Euskal Herrira lekualdatu dute

17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.


Bilboko gazte bati barrabiletara tiro egin eta ondorioz barrabila galduarazi zion ertzaina identifikatu du Segurtasun Sailak

Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.


Rosa Zarraren familiak Atutxari eskatu dio “barkamena eskatzeko aukera” ez galtzeko

Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


Sabino Cuadra: “Aldez aurretik prestatutako operazioa izan zen 78ko sanferminetakoa”

‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.


2025-05-28 | June Fernández
Meloi saltzailea
Ezin dut gaia aldatu

Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.

Egunak daramatzat gai... [+]


Hiru urteko kartzela zigorra eskatzen diote emakume bati kaleko saltzaile bat Poliziaren aurrean babesteagatik

2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.


2025-05-14 | June Fernández
Meloi saltzailea
Vox populi

Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Etxarri II gaztetxea hustean gizon batek barrabila galtzea “ertzainen baten jokabide desegokiaren” ondorio izan daitekeela onartu du Zupiriak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.


2025-05-08 | Gedar
Ostiralean mobilizatzera deitu dute, Bilbon izan den azken eraso polizial arrazista salatzeko

Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.


Eguneraketa berriak daude