Para los pueblos plataformak deituta, Europako 24 antolakundetako kideek hartu dute parte Laudion egin den Europa mailako ikasle foroan. ‘Forum to fight against capitalism’ (Kapitalismoaren aurka borrokatzeko foroa) izenpean, elkar ezagutza eta eztabaidak izan ditu oinarri hiru eguneko foro honek.
220 ikaslek parte hartu dute eztabaidetan eta beste 20 bat antolakuntza lanetan ibili dira.
Ostiralean hasi ziren akreditatzen bertaratu zirenak eta pixkanaka Laudioko Aldai plazan dagoen karparen inguruan jatorri ugaritako ikasleak batu ziren. 17:00etan hasi zen foroa: Ikasle Abertzaleetako bi kidek egin zuten harrera antolatzaileen izenean. Bolonia plana onartu zenetik Europako ikasle antolakundeak batu diren lehen aldia dela azpimarratu zuten.
Ondoren, aurreskua dantzatuz kanpotik etorritako ikasleei “agur beroa” eman zieten. Banaka-banaka, forora etorritako erakunde bakoitzeko kide bana eszenariora igo, euren antolakundea aurkeztu eta aurrera daramaten borrokaren inguruan mintzatu ziren.
19:00ak aldera ikastolara hurbildu ziren denak. Bertan, hamabi klasetan banatuta, elkar ezagutzera bideratutako ariketak egin zituzten, bakoitzaren esperientziak eta jarduera oinarri hartuta. Ariketak luzatu baziren ere, Laudioko karpagunean afaria prest zuten ikasleek. Horren ostean polikiroldegira joan ziren lo egitera.
Italia, Suedia eta Kurdistango esperientziak
Larunbatean eztabaida saioak 10:00ak aldera hasi ziren ikastolan. Aurretik dutxatzeko eta gosaltzeko aukera izan zuten ikasleek polikiroldegian. Bi bloketan banatu ziren: batean nazioarteko ikasle antolakundeen sareak osatzearen inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuten; bestean berriz, borroka komunak izan zituzten eztabaidagai. Bi ordu geroago, osoko bilkura egin zuten, talde bakoitzeako eztabaiden haziak biltzeko asmoz.
Bazkaldu ondoren, 17:00etan nazioarteko antolakundeen bilkura egin zuten kultur etxean, antolakunde bakoitzeko bi kideren parte hartzearekin. Bitartean, bi hitzaldi kultur etxean: Italiako eta Suediako ikasleek euren borroken inguruan jardun zuten, baita ipar-hego arteko desberdintasunez ere. Beste hitzaldia Para los Pueblos plataformako kideek eskaini zuten, ikasleak eta nazio zapalduak ardatz. 19:30ean YXK ikasle Kurduen antolakundeko bi kidek Konfederalismo Demokratikoan ikasle borrokek duten paperaz eta jardunaz mintzatu ziren Lasalle aretoan.
Trikitixen soinuak lagunduta ikasleak Laudioko gaztetxera joan ziren. Bertan Urrats taldeak eta DJ Gaizkik musikarekin bertaratutakoen gerriak dantzarazi zituzten.
Ondorioak eta datozen zitak
Igandean 10:00etan nazioarteko antolakundeen bilkura egin zuten 12:30ean hasi zen amaiera ekitaldia baino lehen.
Hezkuntzaren pribatizazioaren antzezpena egin ondoren, Laudioko ikasle foroaren ondorioak aurkeztu dituzte. Foro honen helburua argia zen antolatzaileentzat: “Aurrera begirako planteamendu bat ateratzea zen gure helburua eta bete da”.
“Diskurtso sakonik oraindik zehaztu ez badugu ere, baditugu oinarriak”, azpimarratu zuten Ikasle Abertzaleetako kideek. Izan ere, Laudioko ikasle foroan parte hartu ahal izateko hiru oinarri onartu behar zituzten bertara batzen ziren ikasle eragileek: autodeterminazio eskubidea onartzea, Europar Batasunaren politika neoliberalen aurka egotea eta genero berdintasuna onartzea.
Internazionala abestuz eman zioten ikasleek amaiera foroari. Urrian, antolakunde bakoitzeko delegazioek Madrilen elkar ikusiko dute borroka komunak gehiago zehazteko.
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]