Hezkuntza Legearen Aurreproiektua, etorkizunerako aukera?


2022ko azaroaren 25ean - 09:02
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Artikulu honen sinatzaileok Euskal Herriko lurraldeetako ikastoletan, Ikastolen Elkartearen egitura desberdinetan aktiboki parte hartu eta ikastolekin kolaboratzen jarraitzen dugun berrogei bat ikastolakide gara, orokorrean, guraso juntakide eta kudeatzaile profesional ohiak. Ikastola ereduaren ezaugarri historikoak, zera, euskararen eta euskal kulturaren defentsa eta transmisioa eta Ikastolen dimentsio sozialaren garapena dira gure erreferentzia. Ildo hauek auzolanean ari gara lantzen zenbait ikastoletan. Aurkezpena amaiturik, Aurreproiektuaren azterketari ekingo diogu.

Aurreproiektuaren eztabaida sozialari dagokionez, biziki kezkatu gaitu zer nolako giro zakarra sortu den Ikastolen aurka Euskal Eskola Publikoaren alde diharduen eragile eta gizatalde sektore baten aldetik. Hala ere, ez gara ika-miketan hasiko, hortxe uzten dugu gaia, gure iritziak eta aukerak tonu propositiboan plazaratu nahi ditugu eta.

Aurreproiektuaren nondik norakoa hain zabala izanik, oraingoan gure izaerarekin bat datozen zenbait gaitan zentratu nahi dugu gogoeta, ikastetxeen autonomia eta Udal-Kontseiluen zeregina. Halaber, herri-ildoa (Euskal Herria) kudeaketaren ikuspegitik ere aztergai izango dugu.

? Ikastetxeen autonomia.- Geu gure esperientziatik abiatzen gara. Ikastolon izaera herritarrari eutsiz, herriz herri guraso edo/eta eskola komunitate osoaren herri onurako kooperatibak eratu ditugu, irabazi asmorik gabeak, gure Hezkuntza Proiektuen garapena bermatzeko kudeaketa integrala (pedagogia, administrazioa, inbertsioak, gai laboralak, ...) eta gardena (gure kontu ikuskatuak Kooperatiben Erregistroan daude) burutu ditugu eta elkarlanean Euskal Herriko ikastola guztientzat Euskal Herriko Ikastolak, EHI, Europar Kooperatiba Elkartea sortu. Ibilbide honi esker, gure emaitza pedagogiko eta ekonomikoen erantzuleak gara.

Maila handiago edo apalagoan EHIn biltzen diren ikastola guztiek ezaugarri hauek betetzen dituzte. Segur asko, asko dugu hobetzeko, baina talde ekarpena hortxe dago, gobernantza eredu herritarra, komunitarioa.

Aitzitik, EAEn eratu den gobernantza sistemari erreparatzen badiogu, zentralista dela esan daiteke. Madrilen indarrean zegoena Gasteizera ekarri eta 1993an Eskola Publikoarentzat Lege bihurtu zen.

Europako Batzordearen 2017ko txosten batek (1), kate luze baten begia baino ez denak, eskola-sistemetako gobernantza-politiken eta praktiken azterketa konparatua egin ondoren, zera ondorioztatzen zuen: “Gobernu eta kudeaketa-politiken eta praktiken erreformak funtsezkoak direla eskola-hezkuntzaren kalitate orokorrarekin lotutako erronkei aurre egiteko eta, bereziki, ikasleen arteko emaitzen aldea murrizteko […]. Langileen kudeaketari eta curriculumaren prestakuntzari buruz eskolek autonomia handiagoa izateak eragin positiboa du kalitatean, eskoletako hezkuntza eragileen erantzukizuna eta hezkuntza-lidergoaren maila hobetzeko neurriekin lotuta dagoelarik” Gaiari jarraituz beste konstatazioa, hauxe geurea. Europan gurea bezalako gobernantza sistema salbuespena dela, “salbuespen iberiko nabarmena”

Aurreproiektura itzulita, bere edukiak antz handiegia du 93ko Eskola Publikoaren Legearen edukiarekin. Ez al dago modurik Europako Batzordeak aipatzen dituen arloetan (langileen adskripzioa eta kudeaketa, curriculumaren prestakuntza eta lidergoa) ikastetxeen berariazko nortasuna adierazteko eta aitortzeko?

Hezkuntza Akordioak berak aurreikusten dituen Kontratu Programen bidez, ikastetxe desberdinen eskutik esperimentazioak eginez eta ebaluatuz, urrats esanguratsuak egin litezke. Sistemaren kogobernantza ere auzolanerako benetako aukera!

? Udal-Eskola Kontseiluak eta Udalak.- Orain arte, behintzat, oso apala izan da haien ekarpena eskolaren gobernantzan: udalerriko eskola egutegien egikera koordinatu, Eskola Publikoetako mantenua edo ikastetxeak eraikitzeko lurzoru publikoa lagatzea, … Orokorrean zeregin administratiboak, Udalek Europan jokatzen duten rol garrantzitsutik oso urrun!

Geuk beste aukera batzuk ikusten ditugu, hots, herriko ikastetxe desberdinen arteko elkarlanaren sustatzaile eta bultzatzaile papera: euskalduntzean (eskolaz kanpoko ekintzetan, gazte arnasguneen antolaketan), segregazioaren aurkako zeregin pedagogikoaren koordinazioa (ez bakarrik ikasleen esleipen administratiboa), edo/eta herriko curriculumen egikaritzea, ... Udaletatik ere dinamika berriak, berritzaileak eta esperimentazioak bultzatu behar dira auzolanean. Segur asko, ikastetxe guztien nortasuna aitortuz, tokiko ikastetxe guztien elkarlanerako biderik eraginkorrena. Egungo Legediak Udalen zeregina mugatzen du, baina ez du debekatzen beste erakunde publiko eta pribatuekin batera kolaboratzea.

? Herri-ikuspegia (Euskal Herria) kudeaketa-mailan, gure ustez, hankamotz geratzen da. Adibidez, euskararen eta euskal kulturaren transmisioan eta Euskal Herriko ikastetxeen arteko interkooperazioan ahalegin handiagoa egin beharko litzateke. Adibidez, 3/2004 Euskal Unibertsitatea-Sistemaren Legearen 2.artikulua (EHAA-2004-03-12 eta BOE- 2011-11-19) ondorengoa agertzen da, “… Era berean, sistemaren barruan harremanak eta lankidetza sustatuko dira euskararen erabilera bultzatzeko etorkizuneko proiektua edo euskararen kultura partekatzen duten beste lurralde batzuetan kokaturiko beste unibertsitate-erakunde batzuekin; sustatze-lan hori irakaskuntza, ikerketa eta ekimen kulturalak koordinatuz egingo da, eta aipatutako unibertsitate-erakundeetako ikasle zein irakasleen arteko mugikortasunaren bidez, euskararen erabilera bultzatzeko, eta hori guztia Europako nazioen eremuan. Lehentasunezko harremanak ezarriko dira Euskal Herrian kokaturiko gainerako unibertsitateekin”. Halako zerbait Hezkuntza Lege berriaren edukira ekar liteke, testu honen bertsio eguneratua eta egokitua eginez.

Ondorioz, gobernantza atalean aurrerapen gutxi. Urrunago iritsi nahi baldin badugu, batera saiatu, ausartu, arriskatu, esperimentatu eta ebaluatu beharko da, benetako elkarlana. Gure ustez, aukerarik eraginkorrena etorkizunerantz aurreratzeko!

(1) Brusela, 30.5.2017 COM (2017) 248 azkena. Hezkuntza Batzordearen jakinarazpena

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude