Hezkuntza komunitatearen presioak fruituak eman ditu Gasteizko Salburua eta Adurtzako ikastetxeetan

  • Salburuako eskolako zuzendaritzako kideek dimisioa eman zuten hutsuneen aurrean irakasle bezala jarduteko, eta astelehen goizean kontzentrazioa egin dute haur, guraso eta irakasleek. Adurtzako eskolan mobilizazioa deitua zuten jantokia ez ixteko langile gehiago eskatzeko. Astelehen eguerdian jakin da Hezkuntza Sailak batzuen eta besteen aldarrikapenak onartu dituela.


2020ko irailaren 21an - 16:50
Astelehen goizean mobilizatu dira Salburuako ikastetxe aurrean haur, guraso eta irakasleak. Argazkia: alea.eus.

Salburuako eskolako zuzendaritzak iragan astean eman zuen dimisioa Eskola Kontseiluaren ezohiko bilera batean. COVID-19aren aurrean hezkuntza eta segurtasuna bermatzeko errefortzurik ez du jarri Hezkuntza Sailak eskolan, eta hori gutxi balitz aurreko ikasturtean baino bi irakasle gutxiagorekin hasi dute aurtengoa. “Zuzendaritza taldeak, bi langile horien eskaera irailaren 1etik kudeatu du, baina [Hezkuntza] sailetik ez du inongo erantzunik jaso”, azaldu du Eskola Kontseiluak. Zuzendaritza lanak alde batera utzi zituzten zuzendariak eta ikasketa buruak, gorputz hezkuntza eta haur hezkuntzako taldeekin lan egiteko. Dimisioa eta bere zergatiak publiko egiteaz batera, mobilizazioa iragarri zuen Kontseiluak, bi irakasle berriren kontratazioa exijituz. Astelehen goizeko mobilizazioan eskola komunitate osoak hartu du parte.

Adurtzako ikastetxean, hurrengo asteazkenean hatekoa da ordutegi etena. Zuzendaritzak jakinarazi zuen jantoki zerbitzua bertan behera uzteko erabakia hartu zuela, COVID-19aren kutsadura saihesteko segurtasun neurriak betetzeko zailtasunengatik. Ikastetxean 20 elkarbizitza talde daude, eta jantokian arauak bete ahal izateko bost begirale gehiago behar ziren. Egoera horren aurrean, ikastetxeko Ikasberri Guraso Elkarteak kalejira eta tuperadda egitera deitu zituen familiak astearterako. Gurasoen elkarteak azaldu zuenez, 285 umetatik 80 inguruko herrietatik doaz ikastetxera autobusez, eta 97 bekatutako ikasleak dira. Familiek jantokiaren zerbitzua ordezkatzeko zailtasun handiak dituztela eta, Hezkuntza Sailari eskatu zioten “beharrezkoak diren erantzunak” eman zitzala. Ez dute mobilizazioa egiteko beharrik izango.

Presioa, lankidetzan

Egunotako mobilizazioek, adierazpen publikoek, eta hezkuntza komunitate barnean egindako elkarlanak fruituak eman ditu astelehen eguerdian. Hezkuntza Sailak bi irakasle berri kontratatu ditu Salburuako eskolan. Adurtzako ikastetxean, aldiz, sailak Magui enpresa behartu du bost begirale gehiago jartzera, Alea-k argitaratu duenez.

Ematen du mobilizazioen ondorio direla lorpenak. Hezkuntza Sailak irailaren 1etik zuen mahai gainean Salburuako eskolaren eskaria, eta gaur arte erantzunik ere eman gabe zegoen –ahaztu gabe bi irakasle berri ez direla baliabideen indartzea COVID-19aren aurrean, baizik eta iazko ikasturteko irakasle kopuru berdinarekin lan egitea–. Adurtzako eskolako zuzendaritzak adierazi du “prentsan atera denari esker” lortu duela sailaren ordezkariarekin hitz egitea.

Mobilizatu, elkarlanean.: familiek, guraso elkarteek, ikastetxetako zuzendaritzek eta irakasleek batera egin dute bultza. "Hezkuntza komunitate osoko lankidetza" eta elkarlanaren “garrantzia” azpimarratu ditu Adurtzkao zuzendariak, “ikasle, familia eta irakasle guztien ongizatea eta kalitatezko hezkuntza bermatzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude