Zinematan harrera ezin hobea izaten ari den Irati filma euskaraz egina egotea iraultzailea ote da? Asko pentsatzen egon naiz gai horren inguruan azken aldian. Bada, filmaren zuzendaria den Paul Urkijok dioen bezala, lan hori euskaraz produzitu du, bere hizkuntza delako. Horrek naturala izan beharko lukeen arren, apustu oso indartsua izan da.
Izan ere, euskal herritarrok denbora luzez euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen ari garen arren, gaur egun ez da posible. Gure hizkuntza eskubideen aurka egiten duten jarrera zein epai judizialak eguneroko kontua dira oraindik.
Euskararen kontrako jarrera guztiak zerrendatzen hasiko bagina, aldizkari osoa bete ahalko genuke. Beraz, hilabete hauetan ahotsa hartzen ari den "Hezkuntza Euskaraz Izan Behar Da" dinamikarekin lotu eta batxilergoko ikasle moduan bizi dudan esperientzian zentratuko naiz.
Euskaraz hitz egiten dute nire irakasleek, bai. Baina argi daukat hezkuntza hau ez dela euskalduna
Euskal Herria hiru lurralde administratibotan banatuta dagoen heinean, batxilergoko ikasleok bizi dugun errealitatea oso ezberdina da. Gure zilborretik begirada altxatu eta Nafarroan lurralde euskaldun, misto eta ez-euskaldunak sailkatzen dituen zonifikazioaren legea abian dagoela ikusi besterik ez dugu. Edo eta Ipar Euskal Herrian ikasleek azterketez kexatzetik urrun, horiek euskaraz izateko borrokatzen ari direla. Nik neuk, baditut lagunak gaur egun euskaraz ikasteko baliabiderik ez dutenak. Edo eta beraien hizkuntzan ikasi ahal izateko egunero ordubete baino gehiagoko bidaiak egin behar dituztenak eskolara arte. Asko dira gaztetatik etxetik alde egin behar dutenak euskaraz ikasten jarraitzeko, eta beste hainbat kasu.
Nire kasuan, ezkerraldean bizi eta ikasten dut. Eskola publikoan ikasi izan dut txikitatik, beti D ereduan. Askok pentsatuko dute horrekin nahikoa dela, euskaraz eskola publikoan ikasteko aukera bera pribilegio bat dela. Euskal Herriko errealitatea aztertuz gero, badirudi pribilegiatu bat naizela, baina ez luke horrela izan behar. Pertsona orok izan beharko bailuke bere hizkuntzan bizi eta, hortaz, modu duin batean ikasteko eskubidea.
Euskaraz hitz egiten dute nire irakasleek, bai. Baina argi daukat hezkuntza hau ez dela euskalduna. Eskola orduak euskaraz izateaz gain eta irakasleek euskara maila duin bat izateaz gain, erreferente euskaldunak izan beharko lirateke; hau da, euskara jakin eta praktikan jarri beharko lukete. Horrez gain, ikasle ororen integrazioa bermatzeko murgiltze eredu erreal eta eraginkorrak behar ditugu.
Hezkuntza gure neurrira euskaraz izan behar da eta ez da posible izango euskal curriculum integral bat lortu ezean
Eskakizun minimo horiek dira euskara klasetik kalera ateratzeko bermeak. Ikasleok euskara titulu bat izatea bermatuko digun ezagutzatik haratago, euskara bizitzeko tresna gisa ulertaraziko digun euska(h)alduntze bat behar dugu.
Eskolako lan zein azterketetan erabiltzen dudan hizkuntza batetik haratago, jolastorduetan, klase-tarteetan, aisialdian, parrandan eta imajinatu gabeko txoko guztietan erabili nahi dut nire hizkuntza. Nola ez, hori guztia ahalbidetuko duen hezkuntza izango da euskalduna eta, bestela, ez da izango. Eskola orduak euskaraz emateak ez du hezkuntza sistema euskalduna egiten, eta martxoaren 23an, hizkuntza eskubideak bermatzea exijitzeaz gain, honako hau aldarrikatzen dugu.
Logika honetan, euskara Euskal Herriaren biziraupenerako tresna gisa ulertzea nahitaezkoa da. Hizkuntza baita nazio zapalduetan gure nortasunaren adierazle, eta beharrezkoa da hizkuntza gutxituek bizirik jarraitzea herriaren kultura, historia, nortasuna... galdu ez daitezen. Hori horrela, euskara tresna eraldatzaile bat da, gure herriaren eraikuntzan eta biziraupenean ezinbesteko papera betetzen duena.
Horregatik guztiagatik, hezkuntza gure neurrira euskaraz izan behar da eta ez da posible izango euskal curriculum integral bat lortu ezean. Martxoak 23an batu hiriburuetan antolatuko diren mobilizazioetara!
Saioa Gomez, Ikamako militantea eta "Hezkuntza euskaraz izango da" dinamikako parte hartzailea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]