Hezkuntza etapa guztietako hezitzaileentzako ikastaroak eskainiko ditu Hik Hasik Udako Topaketa Pedagogikoetan

  • Hik Hasi egitasmo pedagogikoak 2022ko Udako Topaketa Pedagogikoak egingo ditu Donostian uztailaren 4tik 6ra. EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatearekin elkarlanean 31 ikastaro antolatu ditu. Ekainaren 15era arte eman ahal izango da izena.

Argazkia: Hik Hasi

2022ko maiatzaren 18an - 15:19

Hezitzaileen elkargune izango dira berriz ere Udako Topaketa Pedagogikoak. Uztailaren 4, 5 eta 6an izango dira, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. EHUko HEFAk eta Hik Hasik elkarlanean antolatu dituzte topaketak. Hezkuntzaren esparruko berrikuntzarako eta elkarlanerako gune izango dira ikasturte amaierako topaketak.

Orotara 31 ikastaro antolatuko dituzte. Haur Hezkuntzatik Batxilergora, hezkuntza etapa guztietako hezitzaileentzat interesgarria den eskaintza izango da: Argiaren pedagogia, artea, Montessori pedagogia, neurosiaren prebentzioa, mugen gaia, naturaren lanketa, euskararen erabilera adin tarte ezberdinetan, Eskola kirolaren gogoeta, Pedagogia sistemikoa eta kultur transmisioa landuko dituzte, besteak beste.

EHUrekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatutako Lehen Hezkuntza eraldatzen ikastaroa nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek. Izan ere, ikastetxeetara datorren berrikuntza pedagogikoa landuko dute ikastaroan, eraldatzen ari den hezkuntzaren hobetzean alea jartzeko asmoz. Zentro ugaritako irakasleen eskaerei erantzunez antolatu dute ikastaroa. Parte hartzaileek Herrialde Katalanetako Ripollet herriko El Martinet eskolako esperientzia eraldatzailea barrutik ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste.

Ikastaroen zerrenda osoa, informazio gehiago eta izen-ematea: hikhasi.eus


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hik Hasi
2023-06-01 | Hik Hasi
Hik Hasik ikerketari lekua egingo dio Udako Topaketa Pedagogikoetan

Hik Hasiren Udako Topaketa Pedagogikoak aurkeztu ditugu Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Bertan izan dira Beñat Amenabar, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa, Esti Amenabarro, Hezkuntza, Filosofia eta... [+]


2022-11-30 | Estitxu Eizagirre
Hik Hasiko ikastaroko 40 behatzaile, Larraulgo herri eskolan:
"Gehien harritu gaituena izan da umeak euren kasa hasten direla elkarrekin lanean, irakasleak ezer agindu gabe"

Hik Hasi hezkuntza aldizkariak bi ikasturteko ikastaroa antolatu du, Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta. Saio teorikoez gain, ikastaroan zehar lau ikastetxeren praktika ezagutuko dute, eta lehen bisita azaroaren 26an egin dute, Larraulgo Eskola Txikira. Larunbata izanik ere,... [+]


2021-11-25 | ARGIA
Otxandioko eskola saritu dute Auzmendi hezkuntza bekarekin, komunitatera hurbiltzeko bere proiektuagatik

Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekaren lehen edizioa Otxandioko eskolak jasoko du. Hernanin eman dute epaimahaiaren erabakiaren berri, hango udaleko eta Hik Hasi egitasmoko ordezkariek.


2021-11-16 | Leire Artola Arin
Haurren pantailaren erabilerari buruzko jardunaldiak egingo dituzte

Pantailak 0-6an. Zertarako? solasaldiak antolatu ditu Hik Hasik, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat. Azaroaren 19an Barakaldon eta 20an Zumaian izango dira. Gaiaren inguruko hiru adituk hitzaldiak emango dituzte eta bi ikastetxetako esperientziak ezagutuko dituzte... [+]


2021-06-10 | ARGIA
'Joxe Mari Auzmendi' beka sortu dute, hezkuntzako balioen inguruko proiektuak laguntzeko

Hik Hasik sustatu eta Hernaniko Udalak diruz lagunduta, Joxe Mari Auzmendik bere ibilbide osoan garatutako lau ildori jarraipena eman nahi die hezkuntza bekak: hobekuntza pedagogikoa, euskara eta euskal kulturaren biziberritzea, herri hezitzailea ea inklusioa.


Eguneraketa berriak daude