Hik Hasiren Udako Topaketa Pedagogikoak aurkeztu ditugu Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Bertan izan dira Beñat Amenabar, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa, Esti Amenabarro, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako Fakultateko irakaslea eta ikerlaria, eta Ainha Azpirotz Hik Hasiko kidea. Berrikuntza garrantzitsu bat dakarte aurtengo topaketek: ikerketari leku egingo zaio campusean mintegi ireki batean. EHU eta Hik Hasi elkarrekin Bigarren Hezkuntzako irakasleen arteko harreman pedagogikoei buruzko ikerketa egiten ari baikara. Horrez gain, 30 ikastaro izango dira, punta-puntako gaiekin, neurohezkuntzari buruzko euskarazko ikastaroaren gisan edo Lehen Hezkuntzako eraldaketa pedagogikoa egiteko tresnak eskaintzen dituztenak.
Beñat Amenabarro EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoak EHUren eta HIK HASIren arteko elkarlana nabarmendu du aurkezpenean. Urtero bezala, bi erakundeek elkarlanean egingo baititugu Topaketak. Gainera, elkarlan hori aurten urrats bat aurrerago joango da, EHU eta HIK HASI elkarrekin egiten ari garen ikerketari leku egingo baitzaio campusean.
Esti Amenabarro Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako Fakultateko irakaslea eta ikerlariak aurkeztu du Udako Topaketetan protagonista izango den ikerketaren funtsa:
“Hik Hasi eta EHU DBHko irakasleen arteko harremanei eta haien izaera pedagogikoari buruzko ikerketa bat egiten ari gara. Irakasleen arteko harremanek arlo pedagogikoan duten eragina aztertzea da helburua eta ondotik, harremanak eta jarduera pedagogikoa hobetzeko proposamenak egitea. Bigarren Hezkuntzako irakasleek eguneroko jarduna burutzeko unean harremanen gainean dituzten kezkak, dilemak, zailtasunak, pozak eta ametsak jaso nahi izan dira ikerketan. Irakasleen artean sortzen diren harremanak ezagutzea da erronka; harremanek eskolako gainerako prozesuak antolatzen dituzte eta, aldi berean, eskolako klima ezagutzen lagundu. Irakasleen ongizatea eta zaintza erdigunean jartzea ezinbestekoa da”.
Ainhoa Azpirotz Hik Hasiko kideak adierazi du orotara 31 ikastaro izango direla aukeran; horietatik hamar ikastaro gurasoentzako propio ere pentsatuak dira, ardatz garrantzitsu bat Lehen Hezkuntzan egiten ari diren eraldaketa pedagogikoan sakontzeko tresnak eskaintzea izan dugu, ikastetxe asko jauzi pedagogikoa egiten ari diren honetan eraldaketan lagunduko duten punta-puntako hainbat ikastaro eskainiko ditugu. Horien artean nabarmentzekoa da, Neurohezkuntzari buruzkoa. David Castrillo, Neurohezkuntzan aditua eta Iruñeko Mendigoiti ikastetxeko ikasketa buruak Neurohezkuntza: nola ikasten du garunak? izeneko ikastaroa eskainiko du. Gaiaz eta euskaraz, aurrez aurre ikasteko egoten diren aukera urriak kontuan izanda, garrantzitsua da ikastaro hau nabarmentzea.
Neurozientziak, eta hau pedagogiara aplikatuta, neurohezkuntzak erakusten digu garunak (haurrak, pertsonak) nola ikasten duen. David Castrillok dioen bezala, “Garunari esker ikasten dugu. Hezkuntzan, ordea, organo nahiko ezezaguna da eta irakasleok, orokorrean, bere funtzionamenduai buruzko jakintza eskasa dugu. Hori hobeto ezagutzeak, garrantzi handia du”. Leslie Hart-en hitzak aipatzen ditu Castrillok: “Garuna ulertu gabe esperientzia pedagogiko bat diseinatzea, esku bat konprenitu gabe eskularru bat diseinatzea bezala da”. Horren harira, azken urteetan jaiotako diziplina berri bat dugu neurohezkuntza. Ez da metodo bat, hezkuntzarekiko begirada berri bat baizik, pedagogia eta psikologiako jakintzei garunaren funtzionamenduari buruzkoak batzen dizkiona. Diziplinarteko ikuspegia du beraz, eta helburu nagusia zientzian oinarritutako kultura bat sortzea da, erabaki bat hartzeko garaian ikerketetan eta ebidentzia enpirikoetan oinarrituz. Egun, teknologien aurrerakuntzei esker, garunari buruzko jakintza gero eta handiagoa dugu eta David Castrillok nabarmentzen duenez, irakasleok arintasun nahikoa izan behar dugu horrekiko interesa adierazteko eta jakintza berriak bereganatzeko, hezitzaileen lana hobetzeko asmoarekin".
Azpirotzek adierazi duenez, punta-puntako gaiei buruzko ikastaro gehiago ere izango dira: "Iera Arrieta irakasleak ikasleen motibazioa eta interesa pizteko emango duen Escape room digitalak eta fisikoak sortzen izenekoa adibidez. Aipamen berezia egin behar diogu, baita ere, Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekan aipamen berezia jaso zuen ikastaroak: Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez, Imanol Alvarez eta Garikoitz Moyak eskainiko dutena".
Lehen eta Bigarren Hezkuntzaz gain, etapa guztietarako ikastaroak izango dira topaketetan, "baita beraz Haur Hezkuntzarako ere, besteak beste: Haurtzaroan bidelagun Montessori ikuspegitik, Haurnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez edota Neurosiaren prebentzioa bizitzaren hasieran".
2: Neurohezkuntza: nola ikasten du garunak? David Castrillo
3: Neurosiaren prebentzioa bizitzaren hasieran. Ane Ablanedo
4: Pintura, buztina eta mugimenduaren bidezko espresioa. Benjamin Barandalla.
5: Mugak jarri autoestimua zainduz. Nerea Mendizabal
6: Haurtzaroan bidelagun Montessori ikuspegitik. Maite Ruiz
7: Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez. Imanol Alvarez eta Garikoitz Moya
8: Heziketa eta astrologia psikologikoa. Iraultza pedagogiko bat. Izaro Susperregi
9: Heriotzaren lanketa. Patxi Izagirre eta Ane Izagirre
11: Entrenamendu mentalaz eta ametsak aztertuz zoriontsu! Urko Arozena
15: Sormenean hezi, kulturan bizi. Gotzon Barandiaran, Ihitz Iriart, Iratxe Retolaza
16: Sortuz eta sortuz, kontatu. Ixabel Agirresarobe
17: Lanketa pertsonala. Ainhoa Gorostidi
18: Zaintza guneak: norbera zainduz, bestea zaindu. Eider Zuriarrain
19: Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan. Marina Pintos
21: Neuroludokinestesia. Aitor Zenarruzabeitia
22: Antzerki teknikak: hezkuntzarako tresna pedagogikoa. Esther Uria
24: Zuzendaritzarako begirada eta baliabideak. Iñaki Arana eta Iratxe Vazquez
26: Escape room digitalak eta fisikoak sortzen. Iera Arrieta
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]
Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]
Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.
Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
“Lehenengo mailako ikasleek enpresetan egin dituzten praktikak existitu ez balira bezala jokatzeko eta notak aurreko sistemaren arabera jartzeko eskatu digute”, adierazi dio ARGIAri irakasle talde batek. Hori eta beste hainbat adibide eman dizkigute, azaltzeko modu... [+]
Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]
Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]
Ehunka pertsona joan dira jaialdira, haien artean Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua, 60 milioi euroko inbertsioa iragarri duena Eskola Txikientzat.
EAEko Hezkuntza Sailak egindako “balorazio oso positiboa” ezbaian jarri du Arartekoak ebazpen batean. Bere esanetan, “neurri irmoagoak” hartu ezean, Ordiziako eskoletan dauden zaurgarritasun eta hizkuntza desoreka arazoak konpontzetik “urrun”... [+]
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.