Herritarren %59k uste du Nafarroak eskumen gehiago izan beharko lituzkeela

  • Nafar herritarrek 5,22ko notarekin baloratu dute Uxue Barkos buru duen exekutiboaren kudeaketa. Hala jaso du Gizakerrek Diario de Noticiasentzat eginiko inkestak.


2015eko abenduaren 14an - 10:22
Elkarrizketatutakoen %42k uste du egungo gobernua Yolanda Barcinarena baino hobea dela.

Elkarrizketatutakoen %42k uste du egungo gobernua Yolanda Barcinarena baino hobea dela. Soilik %19,8k dio UPNren gobernua eraginkorragoa zela. %21,8ren aburuz berdin da bata edo bestea, eta %16k ez dio galderari erantzun.

Nafarroak izan beharreko eskumenen inguruan adostasuna are handiagoa da: inkestaren arabera, herritarren erdia baino gehiagok (%58,9k) uste du eskumen gehiago izan beharko lituzkeela. Horietatik %28,5ak adierazi du "oso komenigarria" litzatekeela eskumen gehiago izatea, eta %30,4ak "nahiko komenigarria" dela uste du. Galdetutakoen %9,8k uste du autogobernuan sakontzea kaltegarria litzatekeela.

Herritarren pertzepzioa, eskualdearen araberakoa

Lurraldeko ipar-ekialdean jaso du notarik onena (6,55) aldaketaren gobernuak. Balorazio ezkorragoa egin dute Erdialdeko Zonaldean (5,28), Iruñean (5,2) eta Lizarraldean (5,19). Exekutiboari Erribera Garaian (4,97), Pirinioetan (4,92) eta Tuteran (4,65) eman dizkiote puntuaziorik baxuenak.

UPNren eta egungo gobernuaren arteko konparaketan ere aldeak daude eskualde batetik bestera. Kasu honetan ere ipar-ekialdea da Uxue Barkosen gobernuaren alde gehien egiten duena: bertako herritarren %65,8k uste du egungo gobernua UPNrena baino hobea dela. Gainontzeko eskualdeetan ehuneko hori baxuagoa da, baina soilik Erribera Garaian deritzote aurreko gobernua eraginkorragoa zela (%27,6 da uste horretakoa, %26,3k kontrako iritzia duen bitartean).

Gazteak gobernuaren aldekoak dira

Gazteek aldaketaren gobernuaren jarduna ontzat ematen dute, inkestaren datuek agerian utzi dutenez. 18 eta 29 urte bitartekoen %55,3k adierazi du gobernu hau UPNrena baino hobe ari dela moldatzen. Hauen artean soilik %17,6k uste du Uxue Barkosen exekutiboa okerragoa dela.

60 urtez gorakoen artean, aitzitik, pertzepzioa desberdina da. Kasu honetan egungo gobernuaren aldekoak %34,3ra jaisten dira; Barcinaren gobernuaren aldekoak%22,5era igo.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Gobernua
Trafiko eskuduntza bermatzeko Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek

Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek, Trafikoa foru exekutiboaren eskuduntza historiko eta esklusiboa dela blindatzeko.


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude