Herritarrek bidea mozturik, Donamartirin nahi lukeen G5 antenaren instalazioa ez du lortzen Freek

  • Obrak azaroaren 2an hasi behar ziren, baina herritarrek pasabidea oztopatu diete Free enpresako teknikariari, jendarmeei eta uxerrari. Adi eta determinaturik segitzen du Arberoa Bizirik kolektiboak, behar orduan berriz blokeatzeko asmoz.

Donamartiriko Bordaldea gunean egindako elkarretaratzea (argazkia @Irulegiko)

2021eko azaroaren 4an - 09:01
Azken eguneraketa: 10:25
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Behe-Nafarroako Donamartiriko Bordaldea kaskoan instalatzekoa duen 5G antenarekin zailtasunak ditu Free enpresa potoloak. Hain zuzen, herritarrak dauzka parean, bidea blokeatzen eta ezin du nahi bezala antena bertan kokatu. Martxoaren 29an bezala azaroaren 2 honetan ere oztopatu zuten hedagailuaren instalazioa. Jendarmeak, Free enpresako teknikari bat eta uxerra gunera hurbildu ziren, baina Arberoa Bizirik kolektiboko militanteek eta sostengua erakustera etorritako herritarrek bidea oztopatu zieten.

Ingurumenean eta baita osasunean ere G5 antenek izan dezaketen eraginak salatzen dabiltza egitasmoaren kontrakoak.

Horra hemen astearte goizeko unearen bideoa, Irulegiko Irratiak eskainitakoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!