Herriarekin bat egiten duen eskola aldarri, apirilaren 21ean egingo dute jaia Sakanako ikastetxe publikoek

  • Hamabost udalerri eta bederatzi eskola publiko ditu Sakanak. Sortzen Elkartearen baitan dauden herri eskolak dira eta eskola eta herria, biak bat eginik, “hori da Sortzen Elkartearentzat nahi eta amesten dugun Hezkuntza Sistemaren oinarria: herriaren beharrei erantzungo dien eskola eta, aldi berean, herria eraldatzen, jendarte justuago bat lortzen, lagunduko duen eskola”. Apirilaren 21ean ospatuko dute Sakana Herri Eskolekin Sortzen Jaia, Etxarrin.


2018ko apirilaren 11n - 17:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Ekin Gurekin” da Etxarriko San Donato ikastetxeak aurtengo jairako hautatu duen leloa. “Elkarlanerako dei bat da, elkartu eta eragin”. Festa duela hamar urte jaio zen, “herriak duen eskola euskaldun eta publikoa ezagutaraztea eta maitatzea” helburu. “Garai hartan Etxarriko herri eskola gutxietsia zegoen eta argitasuna bilatu nahian, beste gauza batzuen artean, festa hau antolatu genuen. Aurten berriz ere beste egoera batetik abiatuz, lekukoa hartu dugu eta guraso eta komunitatearen elkarlanarekin kemen, ahalegin eta ilusioz jai ederra prestatu dugu”, azaldu du San Donatoko zuzendaritza taldeak. “Gaur egun –gehitu dute–, San Donato euskalduna, publikoa, inklusiboa, berritzailea eta bere ikasleen ongizatearekin konpromisoa duen herri eskola da”.

Egitaraua helbide honetan irakur dezakezu osorik.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Sortzen kanalean gehiago
2017ko maiatzaren 22
Euskal Eskola Publiko Berriaren Jaia Iruñean
Makro-jaialdien eredutik ihesi

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...