Euskararen ofizialtasuna eta hezkuntza publikoaren aldeko aldarriak uztartu ditu Sortzen jaiak giro paregabean

  • Iruñeko Antoniutti parkean Sortzen Jaia ospatu da gaur. Milaka eta milaka lagun batu dira euskararen ofizialtasuna eta hezkuntza publikoaren alde.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 21an - 09:11

 

EgunOn! leloarekin, hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen "urrats berriak" ematen jarraitzeko borondate guztiarekin agertu da Sortzen Elkartea gaurkoan, "bai euskararen lurralde osoa barnebilduko duen ofizialtasuna aldarrikatuz, bai D eredua diskriminazio guztien gainetik zabalduz". Eta erronka berria ere jarri dute mahi gainean: gaur egungo Hezkuntza Ereduen "letra zopa" gainditzea "denona den euskara herritar guztiok ezagutzeko eskubidea bermatuko lukeen hizkuntza eredua" ezarriz.

"Euskara, hizkuntza, guretzat haizea da, ezin da ebaki, ezin zaio harresirik jarri. Baina errealitatea askoz gordinagoa da. Ofizialtasunak ez digu asetzen; eta Vascuencearen Legearen 30 urte hauetan, pitzadura sozial bat besterik ez du lortu. Hor kokatzen dugu Euskal Eskola Publiko Berriaren marra gorria, mugen gainetik, zonifikazioen gainetik, elkarbizitzaren alde. Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan oinarri gisa, gehiago ezin duen itxaron aldaketa da hau. Orain dago pilota Parlamentuko teilatuan" esan dute Sortzen Elkarteko arduradunek.

Kataluniari erreferentzia egin diote hasiera ekitaldian. "Hizkuntzaren mugak aipatuz, Kataluniaren murgiltze ereduko ispiluan begiratu izan gara askotan. Elkarbizitza ereduaren erreferente argia. Eta nola ez, nabariago sentitu dute katea bidea egiten hasi direnean. Eta kateak jendarte burujabe baten oinarrietako bat ito nahi izan du: Kataluniako Hezkuntza Sistemak duen altxorretako bat, bere murgiltzen eredua, alegia. Horregatik, Sortzen Elkartetik, ozen oihukatu nahi dugu: No deixarem mais d'enseyar la llengua!"

Adin guztietako jarduerak izan dira Sortzen Jaian, baina batez ere, txikiak izan dira protagonistak. Haiendako, jolasak, tailerrak eta puzgarriak. Helduentzako, kontzertuak arratsaldean. Guztiek izan dute tripa betetzeko aukera: taloak, ogitartekoak, edaria, izozkiak... guztiak, bertako produktuak, elikadura burujabetasunari bultzada berri bat emanez.

Albiste hau Ahotsa.infok argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu. Argazkiak: Sortzen Elkartea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortzen
Lerinen D eredua ezartzeari ezetz esan dio Nafarroako Gobernuak, eskari kopurua legez nahikoa izan arren

Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]


2021-10-12 | ARGIA
Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan azpikontratatzen diren zaintzaile batzuek ez dakite euskaraz

Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan azpikontrataturiko zenbait zerbitzutan ez da euskara eskatzen, eta ondorioz, haurrekin zuzenean ari diren langile batzuek ez dakite euskaraz, adibidez autobusetako zaintzaileen artean. Hala salatu dute Behatokiak, Sortzen elkarteak eta... [+]


2019-05-20 | ARGIA
Sortzenek laguntza eskatu du Iruñeko festaren diru galerei aurre egiteko

Sortzen elkarteak Iruñeko urteroko festari eutsi zion atzo Takonera parkean, baina eguraldia dela eta ekitalde ugari bertan behera utzi behar izan zituen, batez ere goizaldean eta eguerdian. Goizean, hala ere, Hodei magoaz gozatu zuten gazte eta helduek eta arratsaldean... [+]


2019-05-17 | ARGIA
Euskara ardatz, Sortzenen festa ospatuko dute igandean Iruñean

Takonerako lorategien inguruan egingo da festa etzi, maiatzaren 19an. Bi gune hartuko ditu: Vista Bella eta Bosquecillo kalea. Aurtengo leloa da Euskaratik guztion eskola sortzen eta, zentzu horretan, euskarak bustiko du jai eguna. Ondorengo lerroetan egunean zehar bertan izango... [+]


Eguneraketa berriak daude