Sortzenek laguntza eskatu du Iruñeko festaren diru galerei aurre egiteko

  • Sortzen elkarteak Iruñeko urteroko festari eutsi zion atzo Takonera parkean, baina eguraldia dela eta ekitalde ugari bertan behera utzi behar izan zituen, batez ere goizaldean eta eguerdian. Goizean, hala ere, Hodei magoaz gozatu zuten gazte eta helduek eta arratsaldean aurrekusitako kontzertuak ere aurrera atera ziren.

     


2019ko maiatzaren 20an - 12:11
Argazkia: Sortzen
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteburuko beldurrak egi bihurtu ziren eta euriak eta hotzak eragin handia izan zuten festan. Eguraldi onarekin milaka lagun hurbiltzen badira festara, atzokoan ehunka ziren horiek. Takonerako Vistabella eremuko aldeari eutsi zio Sortzenek, baina Basotxoko ekitaldeak bertan behera utzi ziren. Eguraldiak gogotik baldintzatu zuen aurtengo edizioa. Igande goizean Iruñeko Arga pasealekuko hainbat gune itxi ziren ibaiak gainezka egin zuelako.

Festan izandako galerei aurre egiteko laguntza eskatu du Sortzenek eta kontu korronte bat ireki du horretarako: ES98 3035 0058 30 0581172598

Arratsaldeko kontzertuetan izan zen animaziorik. (Arg.. X.Letona)

 

Behean, Ahotsa.info-k argitaratutako bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortzen
2017ko maiatzaren 22
Euskal Eskola Publiko Berriaren Jaia Iruñean
Makro-jaialdien eredutik ihesi

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!