Eskola guztien artean antolatuko da auzolanean eta IkasKilo, hezkuntza komunitateko barraskiloa izanen da festako pertsonaia. Hezkuntzaren inguruko eztabaida berriak sustatu nahi ditu elkarteak jaiaren bidez.
Asteartean aurkeztu du Sortzenek IkasKilo, jaiaren pertsonaia Iruñeko Gazteluko Plazan egindako agerraldian.
Antolatzaileek azaldu duten bezala “IkasKilok hezkuntza du bihotzean, eta gogoan eredu berri bat. Horrenbeste du hezkuntza maite, bere gainean etxetzat hezigunea daramala. Ibilera motela du, atzean inor ez uzteko konpromisoa duelako. Eta, motel joateak ere, bide luzeak egiten ahalbidetzen diolako, urrats txikiak emanez gauza handi eta ederrak lortuz." Hezkuntza burujabetzan oinarritutako amets bat dauka IkasKilok.
Auzo Bizi Onaren Eskola da IkasKilok nahi duena. Bere ezaugarriak hauek dira:
Jaia antolatzeko ardura ez du, aurreko urteetan egin den moduan, ikastetxe batek hartuko. Eskola guztien artean antolatuko da auzolanean eta lau lan taldeetako baten izena eman nahi duenak, hemen egin dezake.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra