Sortzen-eko aurtengo jaiaren abestia egin du Afu taldeak: “EgunOn”

  • Abesti honekin alaituko du Afu taldeak aurten Maiatzaren 20an Iruñeko Antoniuti parkean egingo den festa. Egun on!, esan nahi du Sortzen elkarteak egunero eta horretarako jarrera hau bultzatuko duen EuskaraKilo pertsonaia sortu dute, iazko IkasKilo barraskiloari segida emanez.


2018ko martxoaren 27an - 11:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Beren ametsa garatzen jarraitzen du Soratzen Elkarteak: Auzo Bizi Onaren Eskola eta Hezkuntza Burujabetza. "EgunOn!, egun on bat sortu eta garatuko dugunaren seinale gisa. EgunOn!, mundu guztiak eguna euskaraz hasteak duen garrantziaren irudikapen gisa, edo eta eguna euskaraz hasi nahi duen orok hasteko aukera duela adierazteko modu gisa. Dakienak erabiltzeak duen garrantziaren adiera gisa".

"Aurtengo jaiaren baitan Euskarari bere garrantzia eskaini nahi diogu beraz. Euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen urrats berriak ematen jarraitzen dugun honetan, bai lurralde osoa barnebilduko duen ofizialtasuna aldarrikatuz, bai D eredua diskriminazio guztien gainetik zabalduz", dio Sortzen elkarteak.

Urteetan festa Iruñeko Takonera parkean eta beste hainbat gunetan egin ondoren, iaz Antoniuti Parkean egin zen arrakasta handiz. Iaz bezala, aurtengo jaia ez du soilik eskola batek antolatuko. Eskola aunitzetako hezkuntza komunitateko kideak antolatuko dute auzolanean.

Auzo Bizi Onaren Eskola dute helburu Sortzen kideek: "EuskaraKilok, IkasKilok… Barraskilo koadrilak hezkuntza du bihotzean, eta gogoan eredu berri bat. Horrenbeste dute hezkuntza maite, haien gainean etxetzat hezigunea daramatela. Ibilera motela dute, atzean inor ez uzteko konpromisoa dutelako. Eta, motel joateak ere, bide luzeak egiten ahalbideratzen dielako, urrats txikiak emanez gauza handi eta ederrak lortuz". Sortzeneko webgunean ikus daiteke aurtengo kantuari, elkarteari eta festari buruzko informazio gehiago.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortzen
2017ko maiatzaren 22
Euskal Eskola Publiko Berriaren Jaia Iruñean
Makro-jaialdien eredutik ihesi

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!