2012an hasitako obra lanen bigarren fasea abiatu dute, eta jarritako epearen arabera hiru urte eta bost hilabeteren buruan lanek amaituta egon beharko lukete.
ETS Euskal Trenbide Sarea elkarteak adierazitakoaren arabera, adjudikatu dituzte Hernani eta Astigarraga arteko AHTren obren lanak. Bi udalerrien arteko tarteko lanak orain zazpi urte abiatu ziren, eta elkarteak zehaztu ez dituen proiektuaren gaineko aldaketei egotzi die atzerapena. Lanen %40 eginda daude, eta geratzen dena bukatzeko 41 asteko epea ezarri dute. Lanok 47,3 milioi euroko kostua izango dute. ETSren arabera, obrak 2019ko azken lau hilabetekoan martxan egongo dira.
Hernani eta Astigarraga artean den Ergobiako igarobidearen obra lanak ere esleitu ditu ETSk, Baizola eraikuntza enpresari kasu honetan, 4,5 milioi euroren truke.
Gipuzkoako AHTren ibilbideko hamazazpi ibilbide-tarteetatik hamabitan obrak burututa daude dagoeneko. Datozen hilebateetan, Hernialde-Zizurkil, Zizurkil-Andoain, Urnieta-Hernani eta Antzuola-Ezkio mendebaldeko tarteetan ere lanak amaitutzat emango direla aurreikusten da. Hala bada, Hernani-Astigarraga arteko lanak behin burututa, 2022rako Gipuzkoako AHTren ibilbidea prest izatea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak.
Abiadura Handiko Trenaren azpiegitura lanak martxan jarri zirenetik, gehiegikeria eta irregulartasunez betetako obrei eman zaie bide. AHTren obretan gertatzen denaz idatzi zuen ARGIAko kazetari Urko Apaolazak ZULOAN: bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena liburuan. Bere hitzetan, “Euskal Herrian inoiz egin den garraio azpiegitura handiena da AHT. Ingurumenean edo sozialki izan dezakeen eraginaz gain, bertan ari diren langileentzat ere zulo iluna da”.
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Abiadura Handiko Trenaren kontrako plataformak astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernua eta Nafarroakoa egiten ari diren zundaketa kanpainak ez duela etenik. Izurdiagan eta Otsobin herri mugimenduak lortu zuen geldiaraztea legezkoak ez ziren eta baimenik gabe abiatu... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.
2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]