Hendaiako udaletxea okupatu dute eskolako lanetan segurtasuna aldarrikatzeko

  • Hendaiako eskola publikoko guraso eta haurrek manifestazioa egin dute astelehen goizean, eskolako eraikineko lanetan segurtasuna eta lanak eskola orduetan ez daitezela egin aldarrikatzeko. Ondoren Hendaiako udaletxea okupatu dute, Euskal Irratiek zabaldu dutenez.  


2016ko irailaren 19an - 10:29
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hendaiako eskola publikoaren eraikinean 1,6 milioiko aurrekontua duen obra martxan dago. Orain arte eraikina eskola publikoarentzat izan da soilik baina hemendik aurrera ikastolarekin elkarbanatuko dute: 21 gela sortzen ari dira, hamabi eskola publikoarentzat eta bederatzi ikastolarentzat.

Eskola publikoko guraso talde batek eraikina partekatzearen aurka egin zuten abuztuan. Berriak jaso zituen eskola publikoko gurasoen ordezkari baten hitzak. Haren esanetan, arazoa ez da eraikina ikastolarekin partekatzea, “edozein eskolarekin” baizik: “Ikasleak urtero gehitzen badira, ezingo ditugu jaso datozen haurrak”.

Administrazio Auzitegiak baztertu egin zuen eskola publikoko gurasoen eskaria eta Hendaiako alkate Kotte Ezenarrok azaldu zuen euren proiektua “ondo landua” dagoela eta “hiri erdigunearen erakargarritasuna bultzatuko” duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal eskola publikoa
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

Eguneraketa berriak daude