Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

  • Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez. Bueltan, askoz gutxiago etorri da: 40 milioi euro inguru. Beste modu batera esanda: sarietan jasotako dirua baino bost aldiz gehiago gastatu da Hegoaldean Loterian.


2024ko abenduaren 23an - 09:33
Azken eguneraketa: 12:55
Efe
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sari txiki guztien datuak eskuragarri ez badaude ere, sari nagusiek 40 milioi euro inguru utzi dituzte Hego Euskal Herrian, EiTBk jasotako datuen arabera.

Sari handi batek Bilbon 20 milioi euro inguru utzi ditu eta Laudion (Araba) ia 11 milioi euro baita Abadiño, Gernika-Lumo, Pasai Antxo, Arrasaten 50.000 eurokoko sariak ere. Horrez gain, bigarren sariak Gernika-Lumo 1,25 milioi euro banatu ditu, Leioan beste 1,25 milioi euro eta Sestao eta Getxon zenbait mila euro. Bosgarren sariak Beasainen 5 milioi euro inguru banatu ditu. Nafarroan hirugarren sariak dirua utzi du Zangoza, Altsasu, Iruñea eta Cordovillan zenbait sari utzi ditu.

Bost aldiz gehiago gastatzen da

Hego Euskal Herrian 222.617.000 euro inguru gastatu ditu jendeak 2024ko Gabonetako Loterian. Espainiako Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak ez ditu datuak eman lurralde bakoitzean zenbat diru xahutu den guztira, baina bai herritar bakoitzak batez beste zenbat gastatu duen. Eustaten azken datuen arabera, EAEn guztira 2,2 milioi pertsona bizi dira eta  Nafarroan, berriz, 661.537. Horrela, kalkulatu daiteke kopuru orokorra.

Gaian sakondu nahi duenak eskuragarri du 2018an ARGIAk argitaratutako Loteria, kapitalismoaren sinbolo erreportajea. Bertan jasotzen denez,  “aberastasuna herri xumeari hurbiltzeko ilusioa sortzen du eta aberastasunaren aurpegi atseginena erakusten digu eta zerbait desiragarri eta eskuragarri gisa agertzen digu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.