Italiako hauteskundeek herrialdeko mugimendu autonomista eta independentisten argazki eguneratua utzi digute, Nationalia webguneak txukun jaso duenez. Bertan irakur dezakegu aosta harandarren %70ek eta hego tiroldarren %60k ez duela Italiako alderdi estatalistarik bozkatu. Sardiniako abertzaletasuna 2008ko hauteskunde orokorrekin alderatuta pixka bat hazi da eta %3,4aren bueltan geratu da. Veneton emaitza are kaxkarragoak, guztira %2,3a lortu dute. Puntuka errepasatuko ditugu.
Aosta Haranean gehiengo autonomista
Alpeetan kokatutako bailara honetanalderdi italiarrak gutxiengo posizioan geratu dira berriz ere. 128.810 pertsonak zeukaten boto eskubidea eta hiru alderdirik bozkatuenak alderdi autonomista lokalak izan dira. Union Valdotainek botoen %25,4 lortuta irabazi egin dio lehen aldiz bere eszisio gisa aurkeztu den Union Valdôtaine Progresiste alderdiari (%25,1). Hirugarren lekuan ALPE autonomista-ekologista geratu da botoen %19,8arekin. Alderdi independentista bat ere aurkeztu zen, Valle de Aosta Nación, baina oso emaitza txarrak atera ditu: %0,2.
Aosta Haranean frantsesez bizi da herritar asko eta aipatutako hiru alderdien webguneak gehienbat hizkuntza horretan idatzita daude, nahiz eta Italiako parte izan egun. Autonomia maila bat duen eskualdea da.
Hego Tirolen ere gehiengoa
Tirol Austria eta Italiako estatuetan zatituta dago, eta alemanieraz, italieraz eta ladineraz hitz egiten dute gehienbat. Austrian daude Ipar eta Ekialdeko Tirol, eta Italian Hego Tirol.
Hego Tirolen boto autonomista eta independentista hazi egin da. 2008an %58a lortu zuten; azken astean %60 lortu dute bi zerrendaren artean. Batetik Südtiroler Volkspartei (SVP, Hego Tirolgo Herritarren Alderdia) zentristak botoen %44,2a lortu du, 1945ean sortu zenetik nagusi den alderdiak.Die Freiheitlichen (Askatzaileak) independentista eta eskuindarrak historiako emaitzarik onena lortu du, botoen %15,9arekin.
Historia interesgarria du Italia iparraldean dagoen Tirolgo parte honek. Egun autonomia zabala eta Austriaren menpeko Ipar zein Ekialdeko Tirolekin harreman estuak dituen arren (Euroeskualdea osatua dute), 1919an Italiaren parte izendatu zutenetik gorabehera handiak izan dira. BAS erakundea sortu zuten (Befreiungsausschuss Südtirol – Hego Tirolen Askapenerako Komitea) eta borroka armatua praktikatu zuten 1958 eta 1988 artean. Eraikin eta seinale faxistei eraso egiten hasi ziren, eta polizia italiarraren aurkako atentatuak egin zituzten bukaerarako. Guztira 21 pertsonaren heriotza eragin zuten, tartean 4 ekintzaile.
Sardinian gutxiengo apala
Sardiniako alderdiak hiru zerrendatan aurkeztu ziren eta hiruen artean botoen %3,4a lortu dute, 2008ko hauteskunde italiarrekin alderatuta gorakada txikia (%2,3 atera zuten orduan), baina Sardiniako azken hauteskundeetan ateratakoa baino baxuagoa.
Alderdi sardiniar bozkatuena Partidu Sardu D’Azione (Psd’Az) izan da, bozken %2arekin. Alderdi honek autonomia estatutuaren erreforma aldarrikatzen du. Beste bi alderdiek programa independentista aldarrikatzen dute: Indipèndentzia Repubrica Sardigna (IRS) %0,8 eta MERIS(%0,6). Zerrendetako batek berak ere ez du ordezkaritzarik lortu.
Sardiniako alderdirik bozkatuena Grilloren 5 Izarreko Mugimendua izan da, Bersaniren Alderdi Demokratikoaren aurretik.
Veneton indar gutxi
Nazio venetarra aldarrikatzen duen independentismoa hiru zerrendatan aurkeztu da. Hiruen artean botoen %2,3a lortu dute. Emaitza txarrak, kontutan hartuta Lega Nordek jaso duen kolpea, orain bost urteko %25etik %10era pasa baita.
Oharra: Artikulu hau Lander Arbelaitzen Taupadak blogetik ekarria da. Bertan estaturik gabeko herrien inguruko idatzi gehiago topatuko dituzu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]