Turkiako fiskal buruak HDP Herrien Alderdi Demokratikoa ilegalizatzeko eta haren ondasunak konfiskatzeko eskaria egin dio Konstituzio epaitegiari, eta alderdia legez kanpo utzi ala ez erabakitzeko auziari bide eman dio epaitegiak.
Ondasunak konfiskatzeko eskaera ezeztatu du, baina fiskalak 451 pertsonen aurka aurkeztutako debeku politikoa auzitara eramatea onartu du, ANF agentzia kurduak informatu duenez. HDP eta PKK lotu ditu fiskalak bere akusazioan, alderdiko hainbat kideren adierazpenak eta sare sozialetan idatzi dituztenak froga gisa aurkeztuz.
Orain HDP alderdi kurduko kargu publikoek beren burua defendatu beharko dute, epaitegiak deitzen dituenean. Fiskalak ere deklaratuko du, eta 15 kidez osatutako epaimahaiak hartuko du azken erabakia (15 horietatik 10 kideren botoa behar da alderdia debekatzeko). Epaitegiaren erabakia gainera behin betikoa izango da, eta Europako Giza Eskubideen Epaitegiak ezingo du atzera bota.
HDPko ordezkari Tayyip Temel and Murat Sar?saç-ek prentsari adierazi diote Erdoganen gobernuak ez duela lortuko HDP desagerrarazteak ilegalizazioak edo Izmir-go egoitzako erasoak bezalakoekin. Bide horretatik gatazka politikoan sakontzen ari direla jakinarazi dute.
Temelek adierazi du ehunka abokatu daudela HDP defendatzeko prest ilegalizazio saiakera honen aurrean eta prozesu honek erakusten duela Turkiako gobernuak ezin duela HDP jasan esfera politikoan.