Hazparne euskarazko zinemaren erakusleiho izango da azaroaren 19tik 22ra

  • Zinegin euskal zinemaldia egingo dute Hazparnen, ostegunetik igandera bitarte. Jaialdiak laugarren edizioa izango du. Makina bat dokumental eta fikzio izango dira ikusgai, beldurrezko zinema eta marrazki bizidunak barne. Zinegin Eihartzea kultur etxeak eta Ttattola gaztetxeak sortu zuten 2012an, euskarazko filmak hedatzeko intentzioz. 


2015eko azaroaren 18an - 10:11
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jaialdia 80 egunean filmak irekiko du –ostegunean, 21:00etan–. Ostiral arratsean hiru emanaldi izango dira: Bisaiak: jauziaren aurpegiak dokumentala, eta Txetxeala hil eta Euskal Herriaren ABDak filmak –azken hau arduratuko da jaialdiari beldur ukitua emateaz–.

Larunbat eta igandeko saioak filmez beteta datoz. Haritz Barne zinema gelan 10:00etatik 21:00 etara egingo dituzte emanaldiak. Larunbatean, besteak beste, Amama eta Arrakala pelikulak eta Gure sor lekuaren bila dokumentala eskainiko dituzte. Igandean protagonismoa Pikadero eta Izarren argia filmek hartuko dute, besteren artean. Bideo poteoa ere izango da, eguerdian.  

Gaualdiak Ttattolan

Egunez ez ezik, gauez ere saioak egingo dituzte, Ttattolan: ostiralean Safety Last! zine-kontzertua eskainiko dute, eta larunbatean Kliklap film laburren lehiaketari egingo zaio tartea. Antolatzaileen arabera, lehiaketa hau da jaialdia “parte hartzaile” egiten duena. Iragan edizioan Lurra izan zen gai nagusia, eta aurten suak hartuko dio lekukoa. 

Aupa Etxebeste!-ri omenaldia

Hamar urte bete dituela eta, Zineginek Aupa Etxebeste! filma omenduko du larunbatean, 10:00etatik aurrera. Lehenik eta behin pelikula eskainiko dute, eta ondoren mahai-inguruan film hau ateraz geroztik euskarazko zinemagintzak izan duen bilakaera aztertuko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!