Miyazakiren film berriak emango dio hasiera Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioari

  • Irailaren 22an emango dute Kimitachi wa Do Ikiruka/The Boy and the Heron filma, Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaaleko auditoriumean.


2023ko abuztuaren 18an - 09:22
Azken eguneraketa: 2023-08-19 12:50
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Miyazakiren film berriaren Europara ekarriko duten lehen aldia izango da Donostiako Zinemaldiakoa, jaialdiaren 71. edizioari hasiera emateko.

Hayao Miyazakik ibilbide luzea du zinemagintzan, Isao Takahatarekin batera Studio Ghibli sortu zuenetik. Bere filmografia zabalaren barruan, Chihiroren Bidaia izan da arraskatatsuena; Berlinen Urrezko Hartza eta animaziozko film onenaren Oskarra irabazi zuen. Horrez gain, Urrezko Lehoia irabazi zuen bere ibilbide osoagatik 2005. urtean, eta 2014an ohorezko Oskar saria jaso zuen. 

Miyazaki Zinemaldira datorren laugarren aldia izango da, baina lehen aldiz izango da Sail Ofizialeko kide. Aurretik, Chihiroren Bidaia eta Ponyo Itsaslabarrean filmekin izan zen Anoetako Belodromoan, eta Perlak sailean Kaze Tachinu/The Wind Rises filmarekin.

Aurten beste bi lan hautatu dituzte Perlak sailerako: Isao Takahata-ren Kaguya-hime no Monogatari/The Tale of The Princess Kaguya eta Michael Dudok de Wit-en La tortue rouge/Red Turtle.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Zinemaldia
2025eko irailaren 27
Jay Kelly
Aktore bakartia

2025eko irailaren 27
Winter of the Crow
Zikina

2025eko irailaren 27
La misteriosa mirada del flamenco
Zaintzaren eta biolentziaren artean

2025eko irailaren 26
Ballad of a Small Player
Arima urratua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.